AHT-k ez du merkantziarik eramango Gasteiztik Burgosera, Espainiako Gobernuak baieztatu duenez
Iñigo de la Serna Espainiako Sustapen ministroak ostegunean aurkeztu zuen Burgosen hiri horren eta Gasteizen arteko AHT bidezko lotura. Azaldu zuenez, zati horretan abiadura handiko trenak ez du merkantziarik eramango eta pasaiarientzat soilik izango da.
Argia.eus bidez
Lanak 2019an hastea aurreikusi dute eta bost urtean eginda egotea espero dute. Denera 93 kilometro izango lituzke ibilbideak eta 1.200 milioi euroko kostua. Burgoseko irteera inguruko zelaietatik izatea erabaki dute, baina Pancorbotik aurrerakoa oraindik definitu gabe dago.
Nolanahi ere, Sustapen ministerioaren agerralditik arreta gehien AHTren erabilerari buruzko bere adierazpenek piztu dute. De la Sernak ziurtatu du trenak soilik pasaiariak eramango dituela, merkantziak garraiatzea ezinezkoa baita, zati horretako maldak 30 milesima ingurukoak direlako.
AHTren erabilera «mistoa» baztertuta geratu da, beraz, Gasteiztik harago. Hain justu, Euskal Y-a egiteko Eusko Jaurlaritzaren argudio nagusietako bat izan da errepide bidezko merkantzien garraioa arindu eta Europako merkataritza sareekin konektatuko lukeela euskal lurraldea.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!