AHT-aren aurkako sinadura bilketa abiatu dute Lautadan
Sustapen ministerioak Euskal Y-a eta Nafarroako korridorea lotzeko aurkeztutako bi proposamenen (Gasteiz edo Ezkio) aurka agertu dira Lautadako bizilagunak.
Alea.eus bidez
Lautadako bizilagunek AHT-aren aurkako sinadurak bildu dituzte asteburuan; larunbatean, Ilarduia, Egino eta Andoingo inauterietan, eta igandean, Dulantziko San Blas jaietan. Izan ere, urtarrilean Iñigo de La Serna Sustapen ministroak iragarri zuen Gasteiz bitartez lotuko dutela Euskal Y-a eta Nafarroako korridorea, eta bi aukera utzi zituen mahai gainean; Iruñea-Gasteiz eta Iruñea-Ezkio. Agintariek Gasteizko aukera lehenetsi badute ere, ez dute Ezkiokoa guztiz baztertu. Besteak beste, Aralar mendilerroa zeharkatu beharko litzateke Ezkiotik eginez gero.
Lautadako bizilagunen ustetan, «aurkeztu dituzten bi proposamen hauek inguruan bizi diren pertsonentzat eragin gogorra izango dute», bereziki, Andoin, Ibarguren, Urabain, Donemiliaga, Bikuña, Munain, Langarika, Gazeo, Txintxetru eta Ezkerekotxa herrietan, «abiadura handiko trenbideak herri hauetako etxeetatik oso gertu eraikiko baitira».
Era berean, inpaktu akustikoa «oso garrantzitsua» izango dela ohartarazi dute, «ingurumen-txostenak adierazi bezala».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!