Agurne Gaubeka (Hizkuntz eskubideen Behatokia): «Ia hilabetero jasotzen ditugu Gasteizko udalaren zerbitzuekiko kexak.»
"Gasteizko udalak ez ditu behar bezala zaintzen azpikontrata hauek euskarazko zerbitzua ematen dutela."
Hizkuntz Eskubideen Behatokia Euskal Herriko herritarren hizkuntza-eskubideez arduratzen da eta eskubide horiek Euskal Herri osoan, arlo publikoan zein sozioekonomikoan, babestera zuzentzen du bere jarduera.
Euskaraz bizi nahi duten herritarrak, arazoak topatzen ditu (batzuetan arazo handiak) nahi hori efektibo egin nahi izaten duenean. Horiek horrela, hizkuntza-eskubideen urraketen aurrean euskaraz bizi nahi duten herritarrei oztopoak gainditzeko laguntza eskaintzera zuzentzen du bere jarduera Hizkuntz Eskubideen Behatokiak. Zailtasunen aurrean herritarrei babesa eman eta euskaraz bizitzeko nahia egunerokoan eta praktikan errealitate bihurtzeko egiten du lan.
Honakoak dira Behatokiaren ildo nagusiak:
- Euskararen Telefonoa izeneko doako zerbitzua eskaintzen die herritarrei, elkarteei zein entitateei.
- Euskara erabiltzeko duten eskubidea ez bazaie errespetatu edo euskara erabiltzeagatik kaltetuak izanez gero kexa jartzeko.
- Euskaldunen hizkuntza-eskubideak bereziki ongi zaintzen dituzten erakundeen jokabide eredugarria txalotzeko.
- Hizkuntza-eskubideen inguruko galderak, argibideak, informazioa, aholkularitza juridikoa… eskatzeko.
Kexa, zorion eta kontsultak konfidentzialtasunez bideratzen dira, zerbitzuaren erabiltzailearen datuak publiko egin gabe.
- Euskal hiztunen hizkuntza-eskubideak errespetarazteko ekimenak eta dinamika xeheak garatzen ditu.
- Hizkuntza-eskubideen edukiak zabaltzen ditu eta euskara arlo guztietan garatzeko Euskal Herriko jendarteak duen eskubide gisa defendatzen ditu.
- Hizkuntza-eskubideekiko kontzientziatzea eta sentiberatzea lantzen ditu.
- Prebentzio lana egiten du eragin handiko tokietan euskararen presentzia soziala bermatzeko.
- Hizkuntza-eskubideen betetze egoeraren azterketak eta txostenak egiten ditu.
Gaurkoan Hizpidean izan dugu Agurne Gaubeka Behatokiko zuzendaria.
Hemen entzungai.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!