Aguraingo WECeko langileek hitzarmena sinatu dute, 10 eguneko grebaren ostean
WEC-eko langileek, batzarrean bildurik, hurrengo puntu hauek babestea erabaki zuten:
- Indarraldia: 2018-2021.
- Soldata-igoerak: %2,5 2018an, eta KPI+%0,5 gainerako urteetan.
- Lanaldi-murrizketa: 16 ordu gutxiago.
- Lan-erreformatik blindatzea. Aurrera-eragin mugagabea. Hitzarmena salbuesten ez uzteko klausula.
- Langile bakoitzaren kategoriaren arabera jaso beharreko diru-kopuruetan igoera nabarmen bat onartu da akordioan. Hori zen negoziazioaren helburu nagusietako bat. Kategorien araberako soldata-igoera horiek urtean 2500 eurokoak izan daitezke 39 langileentzako 2018an eta diru kopuru berdina beste 11 langileentzako 2019an.
Sindikatuek adierazi dutenez, -ELA eta LAB- «berriro ikusi dugu antolakuntzaren eta borrokaren bidez helburuak lortu daitezkeela». Nabarmendu dutenez, «aurtengo urtea inflexio-puntua da industria-arloko hitzarmenetan, bazen garaia geurea berreskuratzeko, bazen garaia denon artean sorturiko aberastasuna banatzeko».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!