Aguraingo Udalak ez du ordainduko Gazte Egunerako Karparen instalazioa
Mobilizazio ezberdinak egin dira aste honetan Aguraingo Gazte Asanbladak deituta, eta programazioarekin aurrera jarraituko dute.
Asteazken arratsaldean manifestazioa egin zuten dozenaka lagunek Agurainen, Udalari eskatzeko karpa bat jarri dezala larunbatean ospatuko den X. Gazte Egunean. Aguraingo alde zaharretik manifestazioa egin eta Udaletxean amaitu zuten, barruan batzartuta zeuden bitartean, eta ur puxika batzuk jaurti zituzten Udaletxearen aurka. Aste honetako mobilizazio zikloaren azken txanpa izan zen atzokoa, astelehenean elkarretaratzea eta asteartean kanpaldi bat egin ondoren.
Udalak bere aldetik esan du karpa jartzeko baimena egon badagoela, baina Gazte Asanbladak ordaindu behar dituela instalazio enpresak eskatzen dituen 2.025 €. Aguraingo gazteek dei egin zuten larunbateko egitarauan parte hartzera, egun osoan zehar izango baitira ekimenak bertan, «Izan gazte, izan gaizto» lelopean:
Maiatzak 20, larunbata:
9:00 – Muntaia
12:00-15:00 – Sortzaileen azoka.
13:00 – Baflepoteo jolastia
15:00 – Bazkaria (Tiketak Herrikon eta Ortzin izango dira salgai, 15 €-ren truke. Ikasle eta langabetuentzat 10€)
16:30 – Kantutegi herrikoia
17:30 – Gazte olinpiadak
21:00 – Kontzertuak: Ziztada & Rlantz, Toc, Hofe x 4:40 eta DJ Pezon izango dira Agurainen.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!