Aguraingo herriaren «kriminalizazio sistematikoa» gelditzeko eskatu dute
Aguraingo taberna, gastronomia elkarte eta herritarren kontrako "erabat logikaz kanpo dagoen etengabeko jazarpen poliziala" salatu dute bizilagunek. Egoera bideratzeko "mekanismoak" jartzeko eskatu diete Udalari eta Segurtasun Sailari. through Alea.eus
Agurain zaintzen dugu lelopean bildutako dozenaka herritarrek agerraldia egin dute ostiral honetan, Aguraingo herriaren azken asteetako «kriminalizazio sistematikoa» arbuiatzeko. Izan ere, salatu dutenez, bertako tabernak, gastronomia elkarteak eta herritarrak «erabat logikaz kanpo dagoen etengabeko jazarpen poliziala» jasaten ari dira.
Isunak, «neurrigabeko» polizia operazioak eta atxiloketak. «Hori guztia, pandemiaren hasieratik aguraindarrak gizabideko portaera ezin hobea dugula erakusten ari garenean», kritikatu dute.
«Ezin da inola ere esan Agurainen pairatzen ari garen polizia-operatiboak koiunturalak direnik, ezta hurbileko polizia bati dagozkionak direnik ere», adierazi dute. «Indarkeria eta makarrismoa solik erakusten duten jarduera polizialak dira; desproportzio hori justifikatzeko, errealitatetik guztiz urrun dauden bertsio ofizial eta mediatikoak ematen dira, azken egunotan ikusi ahal izan dugun bezala»; besteak beste, Aguraingo ez-jaietako gertakariei erreferentzia eginez.
Salaketa gisa, herriko saltoki eta establezimendu gehienek ordu erdiz itxi dute, agerraldiarekin bat egiteko.
Udalari hiru eskaera
Horrenbestez, agerraldian Aguraingo Udalbatzari hiru eskaera zehatz helarazi dizkiote:
- Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailari eskatu diezaiola Agurainen pairatzen ari diren «polizia jazarpena bertan behera uzteko mekanismoak» jar ditzala.
- Azken asteetako gertaeren inguruko «bertsio ofizialak gezurtatu ditzala, Aguraingo herritarren defentsa aktiboa eginez».
- Azkenik, aguraindarrek pandemiaren aurrean izandako «portaera ezin hobea publikoki aitortu dezala, eta azken asteetako «polizia ekintza neurrigabeek kaltetutako aguraindarrei elkartasuna adierazi diezaiela».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!