‘Agur 78’ dinamikaren bizikleta martxa eten du Ertzaintzak
Aste osoan zehar ekimenak, hitzaldiak eta mahainguruak antolatzen ibili ostean, martxoaren 2an arratsalde osoko egitaraua zuen antolatuta ‘Agur 78’ dinamikak. Bazkariaren ostean, indar okupatzaileen aurkako bizikleta martxari ekin diote gazteek, Arakaraino kuarteleraino eramanez euren aldarrikapenak. Bueltan, baina, Abetxukun eten du Ertzaintzak martxa, hainbat gazte identifikatuz. Dinamikako gazteek adierazi dutenez, 11 izan dira identifikatuak, mozal legearekin mehatxatuz.
Martxoaren 3ko testuinguruan aurkeztu zuten aste osoko egitaraua aurreko astean. Azaldu zutenez, «orain dela 42 urte bezala, borrokan jarraitzeko arrazoiak inoiz baino indar gehiagorekin mantentzen dira”. Kontestu honetan, gazteek garaiko borroka-bide luze horretan berresteko hautua egin dutela adierazi zuten, kapitalismoari alternatibak eraikitzeko apustua eginez.
Martxoaren 3an, Gazte Blokea antolatu dute, omenaldi nagusiarekin bat egiteko. Blokea, 18:00etan hasiko da, Hala Bedi Tabernan; omenaldia eta manifestazioa, 18:30etatik aurrera Martxoak 3 plazatik.
Eleak Gasteizek, ohar batean, parte-hartzaileen eskubide zibil eta politikoak urratuak izan direla salatu du: «1976Ko Martxoaren 3ko langileek jasan zuten errepresio hori gaur egunera iritsi dela salatu dute Agur 78 dinamikako kideek. Gu ere horrekin bat gatoz, horregatik guztion eskubide zibil eta politikoak babestuko dituen jendarte justu bat nahi dugu eta horren alde borrokatuko gara», adierazi du eskubide zibil eta politikoen aldeko dinamikak.
Izen aldaketak
Martxoaren 3an bertan, Gasteizko bost plaza izen berriekin jaio dira.’Agur 78′ dinamikak sare sozialetara igotako argazkietan ikus daitekeenez, 1976an eraildako bost langileen izenekin batailatu dituzte plazak.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!