Aernnovako kaleratzeen aurka ehunka lagun mobilizatu ziren larunbatean
Aernnovako zuzendaritzak 101 langile kaleratu nahi ditu Berantevillako fabrikatik. Larunbatean manifestazioa burutu zuten langileek eta gaur, azaroak 30, 8 orduko lanuztea egingo dute.
Ehunka lagunek egin zuten bat larunbatean Aernnovako langileek deitutako manifestazioarekin. Zuzendaritzak 101 langile kaleratuko ditu Berantevillako fabrikatik, plantilla osoaren %22. Miñanoko plantetan ere kaleratzeak egingo dituztela iragarri dute.
Otsailean gauzatuko nahi dituzte kaleratzeak; horretaz gain gainerako langileen %15ari lan erregulazio espedientea aplikatuko zaio. Produkzioaren %37ko jaitsierarekin eta 42 milioi euroko galerekin justifikatu ditu Aernnovak hartutako erabakiak. Langileek, kontrara, aeronautika sektoreak bizi duen krisia «koiunturala» dela argudiatu dute.
Langileen ordezkariek kaleratzeen atzean enpresaren irabazi «eskandalagarriei» eusteko nahia besterik ez dagoela salatu dute. Aernnovak bost urtetan 290 milioi euroko irabaziak izan ditu.
Borrokan jarraituko dutela iragarri dute enpresa batzordetik. Gaur, azaroak 30, 8 orduko lanuztea burutuko dute eta abenduaren 3an ere greba eguna dute deitua.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!