AEK-ko euskaltegietan matrikulatzeko epea zabalik da
Urrian hasiko da ikasturtea eta ohiko ikastaroak izango dituzte aurten ere, osasun-neurriei egokituta. "Arrakasta handiz" amaitu zen aurreko ikasturtea, eta kurtso berria berdin hastea aurreikusten dute AEK-n.
Zabalik da AEK-ko euskaltegietan izena emateko epea. Urrian hasiko da ikasturtea. Iazko esperientzia «arrakastatsuearen» ostean, aurten ere ohiko ikastaroekin jarraituko dute, betiere unean uneko osasun-neurrietara egokituta.
Hala, hauek izango dira AEKn euskara ikasteko aukerak:
– Euskaltegietan, aurrez aurreko taldeak: ohiko euskalduntzea eta mailak egiaztatzeko ikastaroak
– Autoikaskuntza euskaltegian
– Eredu konbinatua, aurrez aurreko eskolak eta autoikaskuntza uztartuta
– Online ikastaroak
– Foruko barnetegia, Urdaibaiko biosfera-erreserban, urte osoan zabalik
Diru-laguntzak
Erakunde askok (udalek, aldundiek, mankomunitateek, Jaurlaritzak nahiz Nafarroako Gobernuak) diru-laguntzak ematen dituzte euskaltegian izena emateko. Euskal Autonomia Erkidegoan B2 mailara arteko prozesua doakoa da, maila egiaztatuz gero. Diru-laguntzen gaineko informazioa AEK-ren webgunean (www.aek.eus) eta euskaltegietan kontsultatu daiteke.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!