AEK-k jasoko du 2017ko Gasteizko Jaietako Txosnisaria
Bi kolektibo berri egongo dira abuztuaren 4tik 9ra txosnagunean: Berriztu eta Errekaleor Bizirik. Eraso sexisten aurkako lanketan sakonduko dute txosnek eta Goienerrekin egingo dute lan, Iberdrola albo batera utziz.
Egun gutxi falta dira Gasteizko Jaiak hasteko eta are gutxiago txosnetako muntaiarekin hasteko. Egitaraua orain dela aste batzuk jakin bagenuen ere, detaile txiki batzuk falta ziren Gasteizko Txosnetan. Txosnagunea irekitzeko bi aste falta direnean jakin ditugu detaile horiek.
Urtero legez, Txosnisaria banatuko du Txosna Batzordeak jaietako lehenengo egunean. Aurten, AEK-ri emango diote sari hau; AEK-k ez du txosnarik jarriko aurten, baina «euskalduntzeko ikasle eta irakasle ezberdinek egindako lana» saritu nahi dute Txosnisariarekin. Gainera, «lan garrantzitsua egin dute Gasteizko txosna giroa euskalduntzeko».
Bi kolektibo berri egongo dira aurten: Berriztu Araba eta Errekaleor Bizirik. Hauekin batera, Gazte Karpa, Hala Bedi, Kalera Kalera, Askapena, Sukalde Gerrilla, Arabako Bertsozale Elkartea, Iraultza 1921 eta Gasteizko Mugimendu Feminista. Guztira, hiru karpa egongo dira – Kalera Kalera, Gazte Karpa eta Txosna Batzordaren karpa amankomuna – eta gainontzeko eragileek txosna jarriko dute – zortzi txosna guztira -.
Eraso sexisten aurkako protokoloa eramango da aurrera Gasteizko Txosnetan: «Eraso sexisten gaitzespena eta berdintasunezko harremanen aldeko apustua egin nahi dugu». Zentzu honetan, Mugimendu Feministak aurkeztuko duen protokoloarekin bat egingo dute txosnagunean, erasoen aurrean autodefentsarako deia eginez emakume guztiei. «Erasotzaileei mezu bat helarazi nahi diegu: ez dira ongietorriak txosnagunean eta edozein erasoren aurrean txosna batzorde osoa izango dute aurrez aurre, gunetik kanporatzeko», ohartarazi dute. Gainera, erasoak salatzeko telefonoa ere eskuragarri egongo da: 688 71 87 01. 24 orduak egongo da aktibatuta telefono hau.
Goiener kooperatiba, hori da aurtengo beste nobedadeetako bat. Agerraldian azaldu dutenez, «kooperatibismoan oinarritua dagoelako, eta bestetik, Iberdrolak gure Errekaleorrekin edo GESek gazteentzat errekuperatutako eraikinetan azken asteotan hartu duen jarreragatik». Maiatzean, Iberdrolak, Eusko Jaurlaritzarekin eta Ertzaintzarekin argindarra kendu zion Errekaleorri.
Gasteizko Udalari «atsekabea»
Uztailaren 24an, Santiago Eguneko bezperan, jaialdi bat antolatu nahi zuten Gasteizko Txosnek hiriburuaren erdialdean. Azkenean ezin izan dute antolatu. Gainera, jaialdi berezi bat izatea nahi zuten:emakumeen taldeekin osatu nahi zuten jaialdi hau.
Txosna Batzordeak, barra jarri eta turnoak egiteko prestutasuna azaldu zuen. Bertan ateratzen zen diruarekin, kontzertua finantzatzeko asmoa zuten horrela. Udalak, ordea, barra jartzeko baimena ukatu zuen. «Badirudi, emakumeak oholtzara igotzeko arautegiaren arazoa gaindiezina dela. Ardo Araba edo bestelako asmo pribatuak antolatzeko, ordea, ez», salatu dute.
Gazte Karpa eta Kalera Karpa
Eszenatoki nagusiko egitaraua errespetatuz, Gazte Karpak eta Kalera Karpak egitarau propioa izango dute. Abuztuaren 5ean izango da Preso eta Iheslarien etxeratzearen eguna eta abuztuaren 7an, aldiz, Gazte Eguna.
Egitarau osoa
Ekaina hasieran aurkeztu zuten 2017ko jaietako egitaraua, herri mugimenduaren aldarrikapenak bilduz. Kontzertu ezberdinen zerrenda publiko egiteaz gain, egun bakoitzean nabarmenduko den aldarrikapenaren berri eman zuten.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!