Adurtzako bizilagunek Iturritxuko errepidearen bikoizketa arriskutsua dela salatu dute, beste behin
Iturritxu kalea auzo-kalea dela gogorarazi nahi izan dute, ez ingurubidea, eta hori bermatzeko neurriak har daitezela eskatu dute.
Argazkia: Iturritxun3ez
Adurtzakoak eta Hegoaldekoak auzoelkarteek, Adurtza Ikastolako AMPAk, Ikasberri guraso elkarteak eta Iturritxun3ez! plataformak «kezka» adierazi dute gaur, ohar baten bidez, Iturritxu kaleako trafikoaren egoera dela eta, Urtaranek laugarren erreia egitea baztertzen ez zuela esan ostean.
Izan ere, Esmaltacionesetik Mendizorrotzara doan bidea itxi egin dute asfaltatzeko eta alkateak elkarrizketa batean adierazi zuen bazela errepideari laugarren lerro bat gehitzeko aukera, BEIa martxan jarri eta gero «arazorik izanez gero». Gobernu-taldeak, hala ere, ez du horrelakorik aurreikusten.
Horretaz gain, Jauregilandan gasolindegi bat jartzeko baimen eskaeraren berri izan dute gaur bizilagunek, eta horrek kalea «etengabeko mehatxuan» dagoela frogatzen duela azaldu dute.
Iturritxu kaleko trafikoa, bizilagunentzako kezka
Adurtzako bizilagunek 15 urte daramate Iturritxu auzo-kalea dela aldarrikatzen, ingurabide bihurtu ez dadin. Horrek, izan ere, arriskutsuagoa eta zaratsuagoa egingo luke auzoa bizilagun eta ikasleentzako, hiru eskola baitaude Iturritxu kalean.
2006an hasi zituzten sinadura bilketak, eta auzogune eta Mugikortasuneko Elkargunean parte-hartzeak. Herri mozioa ere aurkeztu zuten Udaleko osoko bilkuran, eta onartua izan zen arren, Udalak ez zuen haintzat hartu «eskaera garrantzitsuena»: motordun ibilgailuentzako hirugarren lerroa kentzea.
Harridura azaldu dute, beste behin ere, trafikoa lasaitu eta eskola ingurune seguruak diseinatzeko neurriak hartu dituelako Udalak beste auzo batzuetan; ez, ordea, Iturritxu kalean.
Azkenik, Udalari eskatu diote «mugikortasun jasangarriaren», «ekologiaren» eta «pertsonentzako hiri atseginaren» alde badago, borondatea erakutsi dezala eta praktikan aplikatu, hiri osoan.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!