Administrazio publikoa interpelatu dute azpikontratatutako garbitzaileek Gasteizko kaleetatik egin duten manifestazioan
Manifestazioa egin dute, iragan asteleheneteikgreban dauden EHUk eta Hezkuntza Sailak azpikontratatutako garbitzaileek. Emakunderen egoitzaraino eraman dituzte beraien aldarrikapenak erakunde publikoek bost urtez luzatu den lan gatazkan eskuhartu dezaten
Martxoaren 2an bost asteko greba abiatu zuten EHUko eta Hezkuntza Saileko azpikontratatutako garbitzaileek. Gaur Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako langileak Gasteizen elkartu dira eta manifestazioa egin dute.
Gasteizko Kanpusetik hiriko erdigunera eraman dituzte aldarrikapenak eta Emakunderen egoitzan bukatu dute. Martxoaren 8aren atarian «hitz potoloz ahoa betetzen zaien erakundeei» interpelazio zuzena egin diete, beste aldera begiratuz feminizatutako sektore baten prekarizazioan sakondu besterik egiten ez dutelako.
Bost urtez luzatu da dagoeneko hitzarmen-kolektibo baten aldeko lan gatazka. Azpikontratatutako garbitzaileek Eusko Jaurlaritzak kontratatutako garbitzaileekin soldatak parekatzea eskatu dute. Bi aldeen arteko soldata arrakala %13 baino handiagoa da eta urtetik urtera handitzen doa aldea.
Gogor kritikatu dituzte ere grebalariek jasotako mehatxu eta erasoak, baita garbitzaileen greba eskubidearen urraketa etengabeak. Mobilizatzen jarraitzeko deia egin dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!