ADI! elkarteak babesa adierazi dio De Miguel auziko lekukoari
Ainhoa Alberdi lekukoak Gasteizko epaitegietan berriro deklaratu aurretik, babesa adierazi diote ustelkeriaren aurkako elkarteak deitutako elkarretaratzean. «Lekuko honen salaketarik gabe ez litzateke auzirik egongo», adierazi du elkarteak.
Ia bederatzi urte igaro dira Ainhoa Alberdik Arabako fiskaltzari testigantza eman zionetik. Orduan, EAJko zenbait burukide Arabako Foru Aldundiko bulego batetik xantaia egiten ari zitzaizkiola salatu zuen abokatuak. Denbora tarte honetan lekukoak jasan dituen mendeku, presio eta deskalifikazio pertsonalak salatu ditu ustelkeriaren aurkako ADI! elkartea. «Ez dira nolanahikoak izan eta, gaur, asteazkena, berriro eman du aurpegia xantaiaren salaketa puntuz-puntu berresteko», adierazi dute.
«Jakin badakigulako ustelkeria politikoa ez dela ofizioz ikertzen, kaltetutako herritarrak direla afera ilun hauek argitzeko beti lehen pausoa ematen dutenak. De Miguel makro-auzia ere honen erakuslea da, zeren testigu honen salaketarik gabe ez litzateke auzirik egongo», berretsi du elkarteak.
Elkarretaratzearen aurretik, ADI!-ko Unai Mendizabal Araba Hizpiden egon da, lekukoaren paperaren berri ematen.
Erlazionatutako artikuluak
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!