Abortuaren aurkako talde ultrakatoliko bateko kideek emakumeak jazarri dituzte Gasteizko klinika batean
"40 Días por la vida" talde ultrakatolikoak abortatzeko eskubidearen aurkako 40 eguneko kanpaina abiatu du Gasteizen. Atzo bost pertsona haurdunaldiak eteten dituen Rioja Kaleko klinika baten parean egon ziren arratsaldean "Rezamos por ti y por tu bebé" eta "Reza con nosotros" leloak zituzten katelekin.
40 Días por la vida taldearen kontzentrazio bat Donostian. Argazkia: NAIZ
Gasteiz Hoy-k atzo jakinarazi zuen gertatutakoa: hiru emakume eta bi gizon abortuak egiten dituen Rioja Kaleko klinika baten parean egon ziren arratsaldean «Rezamos por ti y por tu bebé» eta «Reza con nosotros» leloak zituzten katelekin.
Egunkari digital horren arabera, ez dira ohikoak izan horrelako protestak Gasteizen, orain arte behintzat; bai, ordea, Estatuko beste probintzia batzuetan. Horietan, abortatzeko eskubidearen aurkako taldeek kliniketara sartzen diren emakumeak jazartzen dituzte, eta askotan zuzenean haiekin hitz egiten saiatzen omen dira. Haurdunaldia etetea bertan behera uzteko konbentzitu nahi izaten dituzte, argudio ultrakatolikoak edo txantaia emozionala baliatuz.
«Bijiliak abortorio aurrean»
40 Días por la vida taldeak atzo hasitako 40 eguneko kanpaina antolatu du Gasteizen, abortatzeko eskubidearen aurka. Kanpaina horren funtsa 40 egunez Rioja Kaleko klinikaren parean zaintzak eta bijiliak egitea izango da, orazioak eta abortatzeko eskubidearen aurkako mezuak zabalduz.
Erakunde ultrakatoliko hori Texasen sortu zen 2004 urtean, eta gaur egun maila internazionalean jarduten du. Urtero antolatzen dituzte 40 eguneko abortuaren aurkako kanpainak, hainbat herrialdetan aldi berean. «Provida»-tzat dute euren burua eta «orazioen, baraualdien eta bijilien bidez» egiten dute haurdunaldia etetea erabakitzen duten pertsonen aurka. Edonork eman dezake izena jazarpen-kanpaina hauetan parte hartzeko, erakundearen webgunean.
Kliniketara doazen emakumeen aurkako jazarpena, delitua
Talde ultrakatolikoek kliniken atarian abortatzera joaten diren emakumeak konbentzitzeko egiten duten jarduera Espainiako Estatuko Kongresuan eztabaidatu zen lehen aldiz asteartean, irailaren 21ean. Abortatzeko eskubidea erabiltzen duten pertsonak «jazarri edo hertsatzea» zigortzeko Kode Penalean tipo berri bat sartzearen alde bozkatu zuen gehiengoak.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!