Aborto duin, publiko eta unibertsalaren aldeko elkarretaratzea egin du Gasteizko Mugimendu Feministak
Hilabeteak dira Gasteizen hainbat pertsona abortatzeko kliniken aurrean kontzentratu eta hara daozen emakumeen aurkako jazarpen kanpaina egiten dutela. Joan den hilabeteak elkarretaratzea egin zuten dozenaka lagunek Gasteizko Mugimendu Feministak deituta, eta lau kide identifikatu zituen poliziak. Aste horretan, epaile batek agindu bat igorri zuen antiabortista horiek ez daitezen kliniketatik 100 metro baino hurbilago kontzentratu.
Egoera horretan, askatasunez abortatzeko eskubidearen aldeko elkarretaratzea egin zuten atzo, azaroak 3, dozenaka lagunek, Gasteizko Mugimendu Feministak deituta. «Aski da: gure gorputza, gure erabakia» lelopean egin zuten mobilizaioa.
Ondoren egindako adierazpenetan, Mugimendu Feministak adierazi du nazioarteko erakunde antolatuak direla praktika horien atzean daudenak, ez pertsona isolatuak.
Modu «zuzen zein zeharkakoan» emakume eta sexu-genero disidenteen gorputzen gaineko erabakiak inposatzea «inarkeria» dela berretsi dute, pertsona horiek haien ekintzak «akosotik kanpo ulertarazi» nahi dituzten arren.
Indar polizialen jarrera ere arbuiatu du Mugimendu Feministak: Gasteizko Udaltzeinek akosoa baimentzeagatik, legez kanpokoa izanda, eta Mugimendu Feministako kideak identifikatzeagatik. «Antolakuntza feminista kriminalizatu eta emakumeen menderatzea babestea» egotzi diete.
Instituzio publikoen ardura seinalatu dute, ez arduratzeagatik oinarrizko behar lukeen haurdunaldia eteteko eskubidea etetea kudeatzeaz. «Osasunaren pribatizazioa eta interes merkantilistak jartzen dira, beste behin ere, gorputz, pertsona eta komunitateen ongizatearen aurretik».
Deia zabaldu dute, azkenik, antolakuntza feministaren alde, «kolektibotasunak indartu, babestu eta zaintzen gaituelako erasoen kontrako erantzun irmoak emateko».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!