Abenduaren 5ean irekiko dute herri-denda, inoiz baino kolektibo gehiagorekin
Abenduaren 5ean irekiko ditu ateak Herri Mugimenduko 15 eragilek osatuko duten herri-denda. Kutxi kaleko 71. zenbakian kokatuta egongo den txokoa hilabete batez egongo da irekita.
Urtero legez, Gabonetako datak hurbiltzen diren heinean, Herri Mugimenduko eragile ezberdinen artean herri-denda irekitzen dute hilabete batez. Bertan, kolektibo ezberdinek euren materiala jartzen dute salgai, beste sorpresa askorekin batera.
Aurten, nobedade moduan, inoiz baino eragile gehiago egongo dira Kutxi kaleko 71. zenbakian. Orotara, 15 izango dira materiala jarriko duten eragileak: Etxerat, GES, Bilgune Feminista, Hala Bedi, Gaztetxea, Askapena, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Auzolana Pilotalekua, Berriztu, Ernai, Harrera, Errekaleor, Sortu, Presoen Lagunak eta AHT Gelditu.
Abenduaren 5etik urtarrilaren 6ra irekita egongo den txoko honetan, ohitura bilakatu den tonbolan parte hartzeko aukera egongo da. Eta, aurreko urtean egin bezala, urtarrilaren 6an etxe ezberdinetara eramango duten errege-opila erreserbatzeko aukera egongo da: txikia, ertaina eta handia.
Ordutegiari dagokionez, egunaren arabera ezberdina izango da:
- Astelehenetik ostiralera: 17:00-22:00.
- Larunbat eta igandetan: 12:00-15:00 eta 17:00-22:00.
- Abenduaren 24an eta 31n egun osoa egongo da irekita, etenik gabe.
Inaugurazio ekitaldia, abenduaren 5ean bertan izango da, asteazkenean, 20:00etan.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!