Trikitixa Kontrairo: «Agurrik esan ez genuenez, agur esateko aukera ona dugu oraingoa»
Trikitixa Kontrairo haien ibilbide luzeari itxiera borobila ematera itzuli da. Berriro elkartzeko eta ondo pasatzeko aitzakitzat hartuta etorri dira. Jimmy Jazzeko Aitzina Folken izango dira azaroaren 30ean arratsaldeko 20:30etan azkenego kontzertu solidario batean.