ARGAZKI GALERIA | Atzo eta gaur eraildako langileen memoriak bizirik jarraitzen du
Martxoaren 3ko sarraskitik 44 urte igaro dira gaur. Ekitaldi eta mobilizazio desberdinek orduan eraildako bost langileen memoria ekarri dute gogora, baita urte hasieratik Euskal Herrian prekarietatearen eskuetan hildako 14 langileena ere. Hala Bedik mobilizazio nagusiko irudiak bildu ditu hurrengo galerian.
44 urte igaro dira poliziak Gasteizko bost langile erail zituenetik. 1976ko martxoaren 3 artan Zaramagako San Frantzizko elizan bilduta zeuden grebalarien aurka egin zuen poliziak bortizki, sarraskiaren ondorioz, Romualdo Barroso, Bienvenido Pereda, Pedro Maria Martinez de Ocio, Francisco Aznar eta Jose Castillo hil egin ziren.
Martxoaren 3 hartan eraildako langileen memoria omendu dute, beste urte batez, Gasteizen. Zaramagako plazan egindako ekitaldian orduan gertatutakoaren memoria aldarrikatu eta justizia eskatu dute. Ekitaldiaren ostean manifestazio jendetsu batek Gasteizko kaleak zeharkatu ditu duela 44 urte eraildako langileen zein urte hasieratik Euskal Herrian prekarietatearen eskuetan hildako 14 langileen memorian. «Euskal langileok ez dugu barkatuko!» lelopean «atzo zein gaur» langileak hiltzen jarraitzen dutela gogorarazi dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!