Lakuan manifestatu ziren atzo EHU eta Hezkuntzaren menpeko zentroetako garbitzaileak
Negoziazio mailaren de desblokeatzea eskatu zieten patronalari eta Eusko Jaurlaritzari atzo Lakuan elkartutako EHU eta Hezkuntzaren menpeko zentroetako 300 garbitzailek. Unibertsitateko ikasleen babesa ere jaso dute.
Mobilizazioa deitu zuten atzo, otsailak 6, ELA, UGT, LAB, CCOO eta ESK sindikatuek EHU eta Hezkuntzaren menpeko zentroetako garbitzaileek bizi duten prekarizazio egoera salatzeko. 300 lagunetik gora elkartu ziren Jaurlaritzaren bulegoen aurrean.
Bost urte darama irekita lan hitzarmen duin baten lortzeko negoziazio maila. Sindikatuek Eusko Jaurlaritza eta patronala seinalatu dituzte negoziazioaren blokeo egoeraren erantzule zuzen eta hauen inplikazioa exijitu dute: «Haiek baitira, diru publikoarekin, sektorean prekarietatea iraunarazten dutenak».
Garbitzaileen ordezkaritza batek Eusko jaurlaritzaren eraikinera sartu eta aldarrikapenak eskura emateko asmoa zuen baina Laukak sarrerako hesia itxi die. ISS enpresa atarira bertaratu dira ere patronala ere gogor interpelatzeko: «Oso jakitun gara patronalak Eusko Jaurlaritzaren konhibentziarekin hitzarmen hau hiltzen utzi nahi duela, garbikuntzako langileak pobretzearen eta esplotatzearen kontura» azaldu dute mobilizazioaren deitzaileek.
Soldata arrakala da garbitzaileek bizi duten prekarizazio egoera horren adierazle nagusia, 2.200 euroko aldea baitute. Mobilizazioekin jarraituko dutela iragarri dute hitzarmen duin bat lortu arte.
Garbitzaileek unibertsitateko ikasleen babesa ere jaso dute. UIB plataformak, Unibertsitateko Indar Batasunak, elkarretaratzera batzeko deia luzatu die ikasleei eta hamarnaka izan dira garbitzaileen mobilizaziora gerturatutakoak.
⬇⬇Lakuan eta Uni2 enpresaren egoitzan izan gara garbitzaileen aldarrikapenak entzun ditzaten!
¡Hemos estado en Lakua y en la sede de la empresa Uni2 para hacerles llegar las reivindicaciones de las limpiadoras! pic.twitter.com/6Lyk86pGpd— Unibertsitateko Indar Batasuna (@UIBnazionala) February 6, 2020
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!