AHTaren proiektuaren aurkako elkarretaratzea egin zuten igandean Ribabellosan
Ribabellosako Trufaren azoka baliatuz "AHTrik EZ! Arabako Haranak" plataformako kideek elkarretaratzea egin zuten proiektuaren aurkako kontrakotasuna adierazteko. Araba mailan tren sozialaren aldeko sinadura bilketa jarri dute martxan Abiadura Handiko trenaren aurkako hainbat eragilek.
Elkarretaratzea egin zuen igandean, otsailak 2, Ribabellosa herrian «AHTrik EZ! Arabako Haranak» plataformak Gasteiz eta Burgos lotuko dituen abiadura handiko linearen aurka.
Arabako Haranak alderdik alde zeharkatuko duen proiektuaren aurrean alternatiba jasangarriagoak eta merkeagoak daudela aldarrikatu zuten, hala nola, dagoeneko existitzen diren trenbideen egokitzapena egitea. Abiadura handiko trenaren proiektuak Araban eraiki nahi duten tunel eta biaduktuak saihestu eta landa eremuko herrien bizi kalitatea bermatzea eskatu zuten.
Arabako biztanle guztiei luzatu zieten bidaia denboran «minutu gutxi batzuk» aurrezte aldera Arabako Haranetan kalte handiak eragingo dituen proiektu honen aurrean mobilizatzeko deia.
Sinadura bilketa martxan
Bide horretan, abiadura handiko trenak kaltetutako eskualde desberdinetako kideak biltzen dituen «AHTrik EZ! Araba» plataformak sinadura bilketa jarri du martxan herrialde mailan. Kalitatezko tren sozialaren apustuan berresteko eskaera luzatuko dio sinadura bilketa horrek Arabako foru Aldundiari: «gaur egungo korridorea aprobetxatuz, trenen maiztasuna handituz, orain arteko geraleku eta geltokiak baliatuz eta probintzian zein Gasteizen geraleku berriak eraikiz».
2017an Arabako tren-linearen optimizazioaren inguruan ikerketa burutu zuten Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren eskariari erantzunez. Ikerketa horrek, kopuru txikiko gastu bat eginda Arabako biztanleriaren parte garrantzitsu bat barne hartuko lukeen kalitatezko zerbitzua eskaintzeko aukera existitzen zela ondorioztatu zuen
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!