Sortuko kideen aurkako atxiloketak salatu dituzte Gasteizen eta Agurainen
Oihana San Vicente eta sortuko beste hiru kideen atxiloketak salatu dituzte Gasteizen eta Agurainen egin dituzten mobilizazio jendetsuetan.
Gaur goizean Guardia Zibilak Oihana San Vicente, Oihana Garmendia, Antton López Ruiz eta Haimar Altuna sortuko kideak atxilotu ditu, Euskal Preso Politikoen harrera ekitaldiak antolatzeaz eta hauetan terrorismoa goratzea egotzita. Lau atxilotuak karguekin aske geratu dira epailearen aurretik igaro ostean.
Dozenaka lagun elkartu dira Gasteizen eta Agurainen atxiloketak salatzeko egindako mobilizazioetan, Andra Mari Zuriaren Plazan eta Errege Atarian hurrenez hurren. «Bakea eta demokrazia, erasorik ez!» lelopean Audientzia Nazionalaren aginduzu burututako operazioa gaitzetsi dute bertan.
Gasteizen EHBildu osatzen duten alderdiek, gehiengo sindikalak, gazte mugimenduak, mugimendu feministak eta pentsiodunen mugimenduak egin dute bat salaketa mobilizazioan. Atxiloketak «euskal gizartean espetxe-politika aldatzeko adostasunik zabalena dagoen unean» gertatu direla azpimarratu dute eta ez direla «kasualitatea» gaineratu dute. Kontrara, Euskal Herrian eta Katalunian «independentismoak sustatu duen egoera berri bati edozer egiteko prest dagoen Estatu batek ematen duen erantzuna da».
Andra Mari Zuriaren Plazatik dei egin diote jendarteari eraso guztien gainetik «gatazkarentzat eta haren ondorioentzat soluzio politiko eta demokratikoak» sustatzera. «Eskuin-mutur polizial, judizial eta mediatikoari» ere mezua igorri diote: «Ez du agertoki berri bat irekitzeko aukera lortzeari orain arte egindako jarduna aldatzea».
Agurainen, Oihana San Vicenteren herrian, elkarretaratze jendetsua egin dute ere.
«Kabat» operazioa
Gaur goizaldean, Agurainen atxilotu du Guardia Zibilak Oihana San Vicente Arabako Sortuko kidea. Operazio berdinean Oihana Garmendia, Antton López Ruiz eta Haimar Altuna ere izan dira atxilotuak.
Audientzia Nazionalaren aginduz burutu dute operazioa eta Manuel García Castellón, Audientzia Nazionaleko 6. instrukzio epaitegiko burua kasua sinatzen duena. García Castellon beste prozesu mediatikoen arduraduna ere bada: CDRen aurkako operazioa eta “Villarejo” kasua esaterako.
Ustez, 2016ko abendua eta 2019ko urria bitartean antolatutako Euskal Preso Politikoen 95 harrera ekitaldirekin dute erlazioa sortuko kideen atxiloketek, Audientzia Nazionalak terorismoaren gortazea egozten die. “Kabat” izena jarri diote operazioari, eta, Guardia Zibilak zabaldutako informazioaren arabera urte eta erdi daramate lau atxilotuen atzetik.
Epailearen aurretik pasa eta deklaratzeari uko egin ostean karguekin aske geratu da Sansomendiko kuartelean atxilotua zegoen Oihana San Vicente aguraindarra. Gainontzeko atxilotuak ere aske geratuko dira.
🌹 @oihanaagurain atera da Gasteizen Guardia Zibilaren Sansomendiko kuarteletik.#bakeaetademokrazia#kalerabakeairabaztera @SortuAraba @SortuGasteiz pic.twitter.com/rjGl6gYui9
— SORTU (@sortuEH) January 22, 2020
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!