Prekarietatea mahaigainera ateratzeko beharraz azpimarratu zuen GPSk larunbateko aurkezpenean
Lehen aurkezpen publikoa egin zuen larunbatean berriki sortu den GPSk, Gasteizko Gazte Prekarioen Sareak. Jule Goikoetxea eta ERAGINeko kideekin batera mahaingurua egin zuten Zaramagako M3moria Gunean eta sortu berri den sarearen erronketaz hasunartzeko aukera izan zuten bertan.
Abenduan aurkeztu zen Gasteizko Gazte Prekarioen Sarea, GPS. Iragan larunbatean, adliz, lehen ekimen publikoa antolatu zuten, Zaramagako M3moria Gunean, prekarietatearen aurka antolatzeko beharraz hausnartu eta antolakuntza eredu berriak aztertzeko. Prekarietatea «mahaigainera» atera eta arazo kolektiboen aurrean erantzun kolektiboen beharra azpimarratu zuten Jule Goikoetxea EHUko eta «Demokraziaren pribatizazioa» liburuaren idazlea irakaslea eta ERAGIN, Bilboko Gazte Prekarieon Asanbladako kideak bidelagun zituztela. Sortu berria den sarearen jardunean sakontzeko aukera ere izan zuten bertan.
Dozenaka lagun hurbildu ziren aurkezpenera. «Kapitalaren estrategia berrien inguruan» mintzatu ziren luze, GPSk aurre egin beharreko erronken nolakotasuna aztertzeko. Besteak beste lan-harremanek hurrengo urteetan izango duten bilakaera aztertzeko parada izan zuten. Antolakuntza ereduetaz ere luze hasunartu zuten larunbateko aurkezpenan.
Argazkiak: GPS
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!