Memoria Garak tailer irekiak antolatuko ditu Zaramagako elizak hartuko duen memoria gunearen diseinuan sakontzeko
Zaramagako Asisko San Frantzizko Elizak hartuko duen Memoriaren eta Giza Eskubideen zentroaren kudeaketaz eta asku-hartze arkitektoniko eta artisitikoaz hausnartzeko tailer irekiak antolatuko ditu Memoria gara ekimeank datorren urtarrilaren 20an, 21ean eta 23an. Otsailean jardunaldiak egingo dituzte Bibat Museoan eta Montehermoson.
Urte bete baino gehiago darama lanean «Memoria Gara» ekimenak Zaramagako San Frantzizko eliza Gasteizko memoriaren sinbolo bezala kontserbatzeko helburuarekin. 1976ko martxoaren 3ko gertakarien ikur bilakatu da eliza, 5 hildako eragin zituen poliziaren gehiegikeriek bertan izan baitzuten protagonsimo handiena. Memoria Garak Zaramagako eliza zena Memoriaren eta Giza Eskubideen zentro bilakatzeko proiektua jarri zuen mahaigainean eta hori gauzatzeko lanetan jardun du azken urtean.
Otsailaren 3, 4 eta 5ean, proiektuan sakontzeko jardunaldiak antolatuko ditu Memoria Gara ekimenak, elizak hartuko duen etorkizuneko zentroaren definzioan sakontzeko helburuarekin. Ekimenaren kontu estrategikoetaz, elizak behar duen esku-hartze arkitektoniko eta artistikoaz eta zentroak izango duen kudeaketa ereduaz mintzatuko dira jardunaldi horietan, eta horretarako, luxuzko hizlariak gonbidatuko dituzte.
Tailer irekiak urtarrilean
Otsaileko jardunaldien aurretik hiru tailer ireki antolatuko dituzte, “Martxoak 3: memoria(k), espazioa(k), kolektiboa(k)” izenpean, urtarrilean zehar interesa duten pertsona guztiek ekarpena egiteko helburuarekin. Jardunaldietan bezala hiru ardatzen inguruan egin ahalko dira ekarpenak: espazioaren edukiak, interbentzio artistikoa eta arkitektonikoa eta kudeaketa eredua. Memoria Garak hurrengo galderei erantzutea du xede tailer ireki hauetan: «Nola imajinatzen dugu espazio hori? Zer eduki jaso beharko lituzke? Zer espazio hartu beharko luke? Zer eskaintza jaso beharko luke? Nola kudeatu beharko litzateke? Zer finantzaketa mota litzateke egokiena?».
Hiru tailer irekiak urtarrilaren 20an, 21ean eta 23an egingo dituzte Zaramagako M3moria Gunean, Errekalorreko zineman eta Alde Zaharreko Gasteiz Txiki auzo elkartean hurrenez hurren. Saio guztiak 19:00etan hasiko dira. Gaian interesa duen herritar orori luzatu diote bertaratu eta parte hartzeko gonbitea.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!