Martin Mantxo: «Urte baten ondoren dagoen testuingurua ikusiko dugu, kaltetuen egoera eta MABen erronkak aztertuz»
Urtarrilaren 25ean Brumadinhoko hondamendiaren lehen urteurrena izango da eta Ekologistak Martxan-ek parte hartuko du.
Urtarrilaren 25ean Brasilgo Brumadinhon emandako hondamendiaren lehen urteurrena izango da. Vale enpresako urtegi bat lehertu zen, 250 hildako baino gehiago ekarriz eta sekulako kalteak sortuz, bai ekonomiko zein osasun arlokoak. Ekologistak Martxan bertan egonen da eta horren inguruan mintzatzeko, bertako kidea den Martin Mantxo izan dugu Hizpidean.
2015ean Marianako hondamendia gertatu zela azaldu digu, eta lau urtera, Brumadinhokoa. Meatzaritza eta hidroelektrika enpresa hauen helburu bakarra etekin ekonomikoa lortzea dela salatu du, lurralde horietako herriak, paisaiak eta biztanleak ezer gutxi kontuan hartu gabe. Hondamendiaren ondotik, suntsitua geratu zen lurralde guztia eta Valek ez du inolako erantzukizun zein indemnizaziorik burutu.
Honen aurrean, eragindako biztanleen elkarteak (Movimento dos Atingidos por Barragens) kanpainia eta borroka desberdinak burutu ditu, batetik, urteurrenerako ekitaldi eta martxa desberdinak antolatuz, eta bestetik, «A Vale destrói, o povo constró» («Valek suntsitzen du, herriak eraikitzen du») kanpainia martxan jarriz.
-
Hizpidea: Martin Mantxo: "Urte baten ondoren dagoen testuingurua ikusiko dugu, kaltetuen egoera eta MABen erronkak aztertuz"00:16:46
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!