Imanol Aranburu: «Herri mugimenduak bere lana bistaratzeko, tresna komunikatiboa beharrezkoa da»
Urtarrilaren 17 eta 18an burutuko dira Hala Bediko Izan Media Tailerrak.
Hala Bediko Izan Media tailerren edizio berria ospatuko da laster. Honen inguruan mintzatzeko, Imanol Aranburu izan dugu Hizpidean.
Herri mugimenduan komunikazioak daukan garrantzia azpimarratu du eta tailerraren nondik norakoak azaldu. Urtarrilaren 17an, Prentsa eta Sare Sozialei buruzko tailerra burutuko dela esan digu eta 18an, Irratigintza, Bideogintza eta Kartelgintza tailerren artean aukeratu beharko dela, tailerrak egun osokoak izango direlarik.
Tailerretan parte hartzeko, aldez aurretiko izen ematea beharrezkoa izango da, azken eguna urtarrilaren 11a izango del azpimarratu du Imanolek. Matrikula 10 eurotan da, eta Hala Bediko USBa ere banatuko zaie parte hartzaileei, tailerren eduki teoriko eta hainbat baliabideekin.
Ondoko estekan izena emateko inprimakia dago eskegita.
-
Hizpidea: Imanol Aranburu: "Herri mugimenduak bere lana bistaratzeko, tresna komunikatiboa beharrezkoa da"00:09:43
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!