Idoia Axte (ASAJER): «Gazteak dira laguntza bila etortzen direnen gehiengoa»
Errehabilitazioan diren Arabako jokalarien elkarteko psikologoarekin mintzatu gara zorizko jokoen inguruan.
Zorizko jokoez eta horiek sortzen duten mendekotasunaz mintzatu gara gaurkoan Hizpidean, Idoia Axterekin, Errehabilitazioan diren Arabako jokalarien elkarteko psikologoarekin.
Mendekotasuna identifikatzeko faktoreez eta honek ekartzen dituen ondorioez mintzatu gara, bereziki hori pairatzen duen pertsonarengan eta bere inguru hurbilenean ematen direnak. Zorizko jokoen ezaugarriak eta horiek «erakargarri» egiten dituzten berezitasunak azaldu dizkigu Idoiak eta horiek sortzen duten mendekotasunari aurre egiteko modu desberdinak aztertu ditu.
Kezkatuta agertu da, mendekotasuna daukaten pertsonen profil aldaketarekin, izan ere, geroz eta gazteagoa da elkartera bertaratzen den jendea. Honen guztiaren inguruan hitz egiteko, Olarizuko Gazte Asanbladak solasaldia antolatu du gaur, abenduaren 17an, arratsaldeko 18:00etan, Adurtzako Auzo Elkartean.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!