Onraitan jarri nahi duten 82 metroko dorre meteorologikoaren aurka azaldu da Eguzki kolektiboa
Arraia-Maeztuko udalak dekretu bidez baimendu du 82 metrotako dorre meteorologikoa Onraitan jartzea. Dorrea interes ekologiko duen leku batean jarri nahi izatea salatu du eta ingurumen ebaluazioa egitea exijitu dio udalari. EH Bilduk ere obrak gelditzea eskatu du.
Azaroan abiatu zituzten Onraita herrian 82 metroko dorre meteorologiko bat jartzeko lanak. Arraia-Maeztuko udalak dekretu bidez baimendu zuen dorrea altxatzea aurretik inongo ingurumen ebaluaziorik burutu gabe.
Eguzki talde ekologistak dorrea eraikitzeko obren berehalako etetea eskatu du, honek ingurumenean eragin ditzazkeen kalteen gaineko ebaluazio txostena osatua izan arte. Dorrea interes ekologiko handiko leku batean eraikitzen ari direla gaineratu du talde ekologistak, Kontserbaziorako Babes Bereziko enklabean. Natura 2000 Sarearen baitan, babestutako eremu bezala dago katalogatuta zonaldea, bertako akuiferoek duten kalteberatasuna dela eta. Ingurumen ebaluazioa ezinbestekotzat jo du Eguzkik eta prozedura legala jarraitzea exijitu dute.
EH Bilduk ere proiektua gelditzea eskatu du
Onraitako dorrearen obra lizentzia baliogabetzea eta lanak gelditzea eskatu du EH Bilduk Arraia-Maeztuko udalean. «Alkateak prozedura gainditu du eta, alkatetzaren dekretu baten bidez, obra-lizentzia eman du, aldez aurretik ingurumen-ebaluazioari buruzko nahitaezko txostena egin gabe» azaldu du Ruth Ibisate Arraia-Maeztuko EH Bilduren bozeramaileak.
Arabako Batzar Nagusietan ere hainbat galdera egingo dizkio gaiaren inguruan EH Bilduk Ingurumen Sailari eta ez du baztertu gaia auzitara eramatea.
🗞️ EH Bildu pide anular una licencia en #Onraita | Hoy, en el @NoticiasdeAlava
🗼La obra para una torre metereológica empezó en noviembre ▪️ La zona elegida es paraje de especial protección
✍Información: https://t.co/kuqzKoRt3p pic.twitter.com/ijAPeG32WG
— EH Bildu Araba (@ehbilduaraba) December 17, 2019
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!