Greba mugagabean jarraituko dute Elecnorreko langileek
Aste bete igaro dute dagoeneko greban Elecnor Telecomunicaciones enpresako lagileek. Zuzendaritzak bere horretan jarraitzen du eta mobilizazio egutegiarekin aurrera jarraituko dute beharginek.
Abenduaren 9an abiatu zuten Elecnor Telecomunicaciones enpresako langileek lan baldintzen hobekuntzaren aldeko greba mugagabea. Aurretik bost greba egun burutu dituzte dagoeneko, zuzendaritzak, ordea, ez du lan baldintzen hobekuntzaz negoziatzeko borondaterik erakutsi.
Grebaren lehenengo astea igarota, mobilizazio egutegiarekin aurrera jarraitzea erabaki dute langileek, zuzendaritzak ez baitu inolako mugimendurik egin. Kontrara, duela bi hilabete aurkeztutako plan ekonomiko berdina aurkeztu die langileei ahoz, idatziz, ordea, ez die ezer entregatu eta langileen eskaerei entzungor egiten jarraitzen du.
Negoziatzera esertzetik urrun, langileen greba eskubidearen aurka oldartu da zuzendaritza., beharginek salatu dutenaren arabera, beste herrialdeetako langileak bidaltzen ari da Araia edota Amurrioko zerbitzuak betetzera.
Gaur ere kalera atera dira
Greba mugagabeko mobilizazioekin jarraituz, Gasteizko kaleetatik zabaldu dituzte beraine aldarrikapenak Elecnorreko langileek. Bertan Eskubide Sozialen Kartak, urtarrilaren 30eko greba Orokorraren harira burututako mobilizazioarekin egin dute bat eta karta osatzen duten eragileen babesa jaso dute.
Mobilizazioekin jarraituko dute hurrengo egunetan. Gabonetako sasioia aprobetxatuz Telefonicako azpikontraten egoeraren berri emango diete bezeroei eta Plaza Berriko gabonetako merkatuan elkarretaratze intentsiboa burutuko dute Abenduaren 19an. Abenduaren 20rako Elecnorrek Bilbon duen egoitza zentralera hurbiltzea aurreikusten dute, Gipuzkoako, Nafarroako eta Bizkaiko ELA, LAB eta ESK sindikatuen langile-ordezkarien babesarekin batera.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!