Martin Villa epaitzea eskatu dute Estatu indarkeriaren biktimen hainbat kolektiboetako ordezkariek
Bihar zuen deklaratzeko hitzordua Rodolfo Martin Villak Buenos Aireseko epaitegian, Argentinako kereilaren baitan, gizarteriaren aurkako krimenak egotzita, baina martxoaren 20ra atzeratu da.
Nazioarteko Giza Eskubideen eguna aprobetxatu dute Martxoak 3 Elkartea, Sanfermines 78 Gogoan, Goldatu, Ahaztuak eta Egiari Zor kolektiboetako ordezkariek Estatuaren inpunitatea salatzeko Martxoak 3 plazan egin duten agerraldian. Egia, justizia, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermeak eskatu dituzte Estatuaren indarkeriaren biktimentzako, bien bitartean Nazioarteko Giza Eskubideen eguna «inpunitatearen eguna» izaten jarraituko duela aldarrikatu dute.
Testuinguru honetan jaso dute Rodolofo Martin Villak Argenitanko justiziaren aurrean zuen hitzorduaren atzerapenaren berri. Argenitnako kereilaren baitan Servini epailearen aurrean agertu behar zen bihar Martin Villa, gizateriaren aurkako krimenak egitea egotzita. Bihar behar zuen hitzordua, ordea, martxoaren 20an burutuko da Madrileko Argentinako enbaxadan.
Gaur bildutako eragileek «Martin Villa epaitu!» kanpaina indartzeko baliatuko dute ministro frankista izandakoaren agerraldiaren atzerapena; «gizateriaren aurkako krimenengatik auzipetu, epaitu eta kondenatu dezaten lortzeko»
Rodolofo Martin Villa Harreman Sindikaletarako Ministro eta Barne Ministroa izan zen 1975eko abendutik 1979ko apirilera. Denbora tarte horretan errepresio polizialak eta para-polizialak 90 erailekta baino gehiago eragin zituen, gaur egun erabateko inpunitatean jarraitzen direnak. Hain zuzen, Martin Villa ministro zela poliziak eragindako heriotzetan paper garrantzitsua izan zuen eta hori da Argentinako kereilak argitu nahi duena. Estatu indarkeria horren adibide dira 1976ko martxoaren 3an Gasteizen, 1977ko maiatzean Euskal Herrian burututako Amnistiaren Aldeko II. Astean edota 1978ko San Ferminetan gertatutakoak besteak beste.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!