Ataka berri bat sisteman, TALKAk espazio berri bat okupatu du
TALKA proiektuak espazio berria okupatu du Gasteizko Alde Zaharreko Korreria kalean eta gaur arratsaldean zabaldu ditu bere ateak. Orain aste osoko egitaraua jarriko dute martxan espazioari bizia emateko.
Badira egun batzuk Korreria kaleko 33. ataria okupatu zutela, duela ia urte bete Alaba Belasko jauregiaren okupazioarekin abiatu zen TALKA proiektuari segida emanez. Gaur zabaldu ditu ateak berriz TALKAk nahiz eta azaldu duten egunak daramatzatela barruan, eta aste osoko egitaraua aurkeztu dute espazioari bizia emateko. Oinarritik hasi nahi dute lanean, pixkanaka emakume, bollera eta trans ororentzat espazio bilakatzeko, «elkarzaintza-sarea eta elkar-sostengurako espazio» izateko.
2018ko Abenduaren 15ean egin zen publiko lehendabizikoz TALKA proiektua, Zapatari kaleko Alaba Belasko jauregia okupatu ostean. Aurtengo otsailean desalojatu zuen Udaltzaingoak Gasteizko gune autogestionatu ez-mistoa. Proiektua, ordea, bizirik jarraitu duela azaldu dute TALKAko kideek, proiektua ez baita espazio batera mugatzen, haratago, «auzo botera eta auzo defentsa feminista» eraikitzeko tresna da.
Sistemarekin talkan
«Sisteman arrakala bat» sortzeko asmoarekin ekingo diote TALKAko kideek. proiektuaren ibilbide berri honi: «Gure bizi eta gorputzak berreskuratzeko sistema arrakalaz bete behar dugu» azaldu dute, «Sistema kapitalista, kolonial, heteropatriarkalaren baitan ez gara seguru egongo eta hau irauli arte ez gara askeak izango».
Horretarako, Instutuzioetatik haratago kontra-boterea eremuak sortzeko beharra azpimarratu dute TALKAtik, instituzioen parlamentarismotik aldendu eta, autoantolakuntza onarri, kalean eragiteko apustua eginez. Instituzioek feminismoa aurpegia zuritzeko tresna bezala erabiltzea salatu dute, feminismo ezkertiar, iraultzaile eta erradikala aldarrikatuz. Faminismoa gatazkarik gabe ezin dela ulertu adierazi dute TALKAko kideek, feminismoa zapalkuntza ororen kontra altxatzea baita. Zentzu berdinean feminismoa kapitalaren mesedetan dagoen produktu bat ez dela azpimarratu dute ere.
Sare sozialetan jakitera eman dute ez dela ausazko aukeraketa izan, lokal horren atzean Gasteizko Udalak aurrera erman duen utzikeria eta negozioak azaldu dituzte.
Alucina vecina!#EtengabekoTalkan gaude berriro!!
Hemos okupado algo “especial”: Las puertas estaban abiertas, dándonos paso a un local reformado con nuestro dinero.
Queréis saber más?
Esta historia no es Marbella, ni la familia Corleone. Es VG DondeSeHaceLaLey
👇👇👇👇👇👇👇👇👇— Talka (@TalkaGasteiz) December 6, 2019
Aste osoko egitaraua
«Ataketatik elkar bizitza» lelopean aste osoko egitarau mamitsua aurkeztu du TALKAK okupatutako espazio berriari bizia eman eta proiektuarekin aurrera jarraitzeko. Bihartik aurrera auzolanek, asanbladek, tailerrek edota kontzertuek beteko dute Zapatari kaleko espazio autegestionatu berria. Egunero burutuko dituzte ekintzak, Gasteizko emakume, bollera eta trans guztiei luzatu diete bertaratzeko gonbitea, ekimenetan parte hartzu eta espazioa berea defendatuz.
Asteko egitarauari abenduaren 15ean emango diote amaiera, TALKAren lehenengo okupazioaren urteurrenean. 12:00etan argazki-masiboa aterako dute Alaba Belasko jauergian eta, ostean, brindisa egingo dute TALKA berrian.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!