Udal aurrekontuek Sorginenea eta LGTBI+ fobiaren aurkako Behatokiaren etorkizuna kolokan jartzen dutela salatu dute
Agerraldi bateratua egin dute gaur goizean Sorginenea Etxe Feministak eta Lumagorri Elkarteak, datorren urteko aurrekontuetan bi proiektuek izango dituzten murrizketak salatzeko
Agerraldi bateratua egin dute Gasteizko Udal Zerbitzuetako egitasmo estrategiko diren Sorginenea Etxe Feministak eta LGTBI+ fobiaren aurkako Behatokiak. Bi egitasmoen bideraezintasuna salatu dute publikoki baldin eta Udal Gobernuak aurkeztutako aurrekontu berriak onartzen badira.
Sorgineneak eta LGTBI+ fobiaren aurkako Behatokiak %30 eta %60ko murrizketak izango dituzte aurrekontuetan hurrenez hurren Udal aurrekontuen elaborazio fasean argitara atera denaren arabera. Bi proiektuek 2020 urterako gastuen balioespena aurkeztu zioten udalari, 130.000 euro Sorgineneak eta 70.000 euro Behatokiak. Aurrekontu-proiektuak, ordea, 90.000 eurotan eta 30.000 eurotan utzi ditu bi proiektuen diru-partidak. Ondorioz, 2019ko azken sei hilabetetarako jaso duten diru kantitate berdinarekin egin beharko diote aurre urte osoko jardunari.
Murrizketa hauek bi proiektuetan jardunean dauden langileen soldatak ordaintzeko nahikoa ez dela salatu dute, are gutxiago jarduera gastuak kubritzeko. Behatokiak ezingo luke lokalaren gastuak kubritu edo gorroto-delituen salaketak jasotzeko duten telefono linea mantendu.
Bai Sorginenea baita Behatokia ere, hiri proiektu estrategikoak izateaz gain, prozesu luzeeen ondorioz sortuak dira eta mugimendu feminista zein LGTBI+ mugimenduaren aldarrien emaitza direla azpimarratu dute.
Egoera honen aurrean, gogor salatu dute EAJ-PSEk osatutako Udal Gobernuaren jarrera. Udalari uztaileko mozioan ahobatez erabakitakoari muzin egin izana egotzi diote eta ondorioz bi egitasmoak sendotzeko eta bermatzeko baliabide nahikorik ez jartzea. Azaroaren 25eko adierazpen instituzionalean mugimendu feministaren deialdietan parte hartzeko deia luzatu izanak, Gorka Urtaranen gobernua argazkian agertzeko prest bai baina matxismoaren eta LGTBI+ fobiaren aurkako borrokari baliabideak esleitzeko borondaterik ez duela argi erakusten duela azaldu dute.
Bi egitasmoek zuriketa more eta zuriketa arrosa ariketa bat egin nahi izana egotzi diote Udalari eta bertan parte hartuko ez dutela azaldu dute. Egoera aldatzen ez bada eta aurrekontuetako murrizketak eteten ez badira kalera ateratzearen ideia mahai gainean jarri dute bi proiektuek.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!