Hitzetatik ekintzetara igarotzeko garaia dela aldarrikatuko du Euskal Herriko mugimendu feministak azaroaren 25ean
Indarkeria sexistraen aurkako nazioarteko egunean kaleak hartuko ditu Euskal Herriko mugimendu feministak. Gasteizen manifestazioa deitu dute Andra Mari Zuriaren plazatik.
Kalera aterako da Euskal Herriko mugimendu feminista azaroaren 25ean, indarkeria sexistaren aurkako nazioarteko egunean. Manifestazioak daude deituta Euskal Herriko hiriburuetan, Gasteizen arratsaldeko 19:00etan abiatuko da mobilizazioa Andra Mari Zuriaren plazatik.
«Dena esanda dago, dena dago egiteke», ideia hori azpimarratuko dute asteleheneko ekimenetan, «diskurtso hutsetaz nazkatuta» dagoela adierazi du mugimendu feministak. Bere proposamenak entzunak eta kontuan hartuak izatea exijituko dute: «gu geu garelako indarkeria matxistaren adierazpen desberdinak jasaten ditugunak: sinbolikoa, fisikoa, psikologikoa, ekonomikoa, soziala, kulturala…». Indarkeria horiek patriarkatuaren, kolonialsimoaren eta kapitalismoaren arteko aliantzaren ondorio direla azaldu dute. Halaber, feministen antolakuntzarako espazioez jabetzeko egiten diren saiakerak ere salatu dituzte.
Konpromiso serioak eta aldaketa erradikalak eskatzeko hartuko ditu kaleak mugimendu feministak, eta berdina egiteko deia luzatu diete Gasteizko gainerako emakumeei*.
Munduko emakumeen* borroka gogoan
Azaroaren 25ean, 1960an Dominikar Errepublikan, Trujillo diktadorearen garaian eraildako Mirabal aihzpen erailketa gogoratzen da. Mugimendu feministak Txilen, Bolivian, Nikaraguan edota Kurdistanen borrokan ari diren emakumeak ekarri nahi zian ditu gogora ere, borroka feministak aurrerapen faxista, misogino, arrazista, kolonialista eta militaristei aurre egiteko ahalduntze tresna dela azpimarratuz.
Euskal Herri osotik ari zaizkigu deialdiak heltzen!
Neska* Gazteok azaroaren 25ean kaleak hartuko ditugu! 💪 #GukAutodefentsaFeminista 😈😈 pic.twitter.com/ermGMxPEGO— Euskal Herriko Neska* Gazteak (@EH_NeskaGazteak) November 22, 2019
Neska* gazteen deia
Gasteizko neska* gazteek ere bat egin dute azaroaren 25eko manifestazioarekin eta bi hitzordu jarri dituzte, biolentziak desnormalizatu eta hauei autodefentsa feministaz erantzuteko. Lehenengo zita 16:15etan jarri dute martxoak 3 plazan. Ostean, 18:45etan neska* gazte blokea abiatuko da Gaztetxetik mugimendu feministak deitutako manifestaziora batzeko.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!