Bi asteko ufada antolatu dute SUmendi espazioan
Azaroaren 23tik abenduaren 5a arte eskaintza zabala eskainiko dute Judimendiko gazteek. SUmendiren proiektua indartu eta auzokideekin harremanak sendotzeko baliatuko dute ekimena.
SUmendi arnasteko bi asteko ufada antolatu dute Judimendiko gazteek; SUmendi arnasteko egitarau oparoa prestatu dute. Duela hiru urte jarri zuten martxan espazio autogestionatua Gasteizko Judimendi auzoan eta oraingoan jauzi berri bat eman nahi dute.
Hiru urte horietan zehar «auzoko beharrei begira egin du norbidea» SUmendik, eta norabide horri eusteko eta proiektua indartzeko antolatu dute bi asteko egitaraua. Azaroaren 23an ekingo diote solasaldi, tailer eta ekimenei eta abenduaren 5an emango diote amaiera. Haurrak, gazteak zein helduak gerturatzea nahiko lukete antolatzaileek, auzokideen eta proiektuaren arteko harremanak sendotzeko: «Jarrai dezagun SUmendi guztion gune dela aldarrikatzen eta auzoaren arnasgune bihurtzeko pausuak eraikitzen».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!