La Caixa-ren bulegoa blokeatu dute Gasteizen ‘Ez Dugu Onartzen’ lelopean
Ekimena egin du Ernai Gazte Antolakundeak Kataluniarekin elkartasunez eta Altsasuko gazteen askatasuna eskatzeko.
Auzitegi Gorenak zigortutako preso politikoak eta Altsasuko gazteak gogoan ehunka gazte atera ZIREN Gasteizko kaleetara ostegunean eta mobilizazioek ez dute etenik.
Kataluniako greba orokorraren testuinguruan eta aste honetako mobilizazio jendetsuen ostean, Ez Dugu Onartzenlelopean 50 gazte inguruk La Caixa banketxearen bulego bat blokeatu dute Arabako hiriburuan ostiralean 13:30ak aldera.
«Epai injustuen aurrean kalean» jarraituko dutela adierazi du Ernaik,»155. artikulua biltzen duen legediaren eta Gorenaren injustizia bera erreproduzitzen duen instituzioa» dela iritzita. «Independentzia», «atxilotuak askatu» eta «katalunia aurrera» oihukatu dute.
Minutu batzuk sarrera blokeatuta egon ostean, gazteek ekimena amaitutzat eman dute.
Mobilizazioz betetako astea
Ostegunean, mila pertsona inguruk babestu zuten Ernairen mobilizazioa. Foru Plazan burutu zuten ekitaldian “bi aukera baino ez daudela” azpimarratu zuten, “Espainiar autoritarismoari men egitea edo herrien autodeterminazio eskubidea defendatsea”. Berriki Auzitegi Gorenak zigortutako Altsasuko gazteak ere izan zituzten gogoan.
Manifestazioaren ostean, Gasteizko tren geltokiaren parean, trenbidea moztu zuten ehunka gaztek “Gazteok independentzia!” leloa zeraman pankarta batekin. Ertzaintza bortizki oldartu zen trenbidetan elkartutako gazteen aurka eta guztira 19 izan ziren atxilotuak, tartean adingabeko ugari. Tentsio momentuak bizi izan ziren tren geltokiaren inguruan eta poliziak inguruko kaleak itxi zituen.
Atxilotuak Lakuara eraman zituzte eta gutxinaka askatuz joan ziren arratsaldeak aurrera egion ahala. Arratsaldean, berriz, atxilotuen askatasuna exijitzeko eta Ertzaintzaren bortizkeria salatzeko manifestazioa burutu zuen Ernaik arratsaldean tren geltokitik EAJren egoitzaraino.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!