Turkiak Rojavaren aurka abiatu duen sarraskiaren aurrean boikoterako deia egin zuten atzo
Erdoganen gobernuak Herri Kurduaren aurkako inbasio militarra abaitu du aste honetan. Turkish Airlinesi boikota egiteko deia luzatu du "Rise Up 4 Rojava" ekimenak, horretarako protesta egin zuten atzo baskoniaren dendan.
Aste honetan ekin dio Herri Kurduaren aurkako erasoladiari Turkiak. Erdoganen gobernuak, AEBko tropen erretiratzearekin batera, ekin dio Rojavaren aurkako inbasio militarrari. «Rise Up 4 Rojava» ekimenaks arraski honen aurrean mobilizatzeko gonbitea zabaldu du.
Turkiari boikota egiteko deia luzatu du «Rise Up 4 rojava-k», Palestinari elkartasunez martxan jarritako BDS kanpaina eredutzat. Gasteizen ikusgarritasuna duen Turkiar enpresetako bat Turkish Airlines aerolinea da, Euroligako babesle ofiziala.
Turkish Airlines enpresari boikot egitera deituz eta enpresak gerrarekin duen harreman estua salatzeko protesta egin zuten atzo hainabt ekintzailek Baskoniak Gasteizen duen dendan.
Izan ere, atzo salatu zuten moduan, Turkish Technic enpresa da Turkiako aerolinea nazionaleko hegazkinak mantendu, berrikusi eta konpontzeko zentroa. Enpresa horren zuzendari exekutiboa Ilker Ayci da, 1994an Erdogan Istanbuleko alkate zeneko aholkularia. Gainera Turkish Technic enpresak akordia du Airbus 400M hegazkin militarraren mantentze lanak burutzeko.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!