Ehunka gaztek Gasteizko kaleak hartu dituzte «Espainiar autoritarismoaren» aurka
Auzitegi Gorenak zigortutako preso politikoak eta Altsasuko gazteak gogoan ehunka gazte atera dira gasteizko kaleetara, "Espainiar INjustizia" salatu eta herrien autodeterminazio eskubidea aldarrikatzeko. ertzaintzaren oldarraldiak 19 atxilotu eragin ditu.
Ernaik mobilizazioak deitu ditu Hego Euskal herriko hiriburuetan. Gasteizen ere ehunka gazte atera dira kalera, 12:00etan Andra mari Zuriaren plazatik abaitzen zen manifestazioarekin bat eginez. Goizeko lehen ordutik paroak burutu dira hainbat ikastetxetan.
Mila pertsona inguruk babestu dute Ernairen mobilizazioa. Foru Plazan burutu duten ekitaldian «bi aukera baino ez daudela» azpimarratu dute, «Espainiar autoritarismoari men egitea edo herrien autodeterminazio eskubidea defendatsea». Berriki Azuitegi Gorenak zigortutako Altsasuko gazteak ere izan dituzte gogoan.
Manifestazioaren ostean, Gasteizko tren geltokiaren parean, trenbidea moztu dute ehunka gaztek «Gazteok independentzia!» leloa zeraman pankarta batekin. Ertzaintza bortizki oldartu da trenbidetan elkartutako gazteen aurka, guztira 19 izan dira atxilotuak, tartean adingabeko ugari. Tentsio momentuak bizi izan dira tren geltokiaren inguruan eta poliziak inguruko kaleak itxi egin ditu.
Atxilotuak Lakuara eraman dituzte eta gutxinaka askatuz joan dira arratsaldean zehar. Atxilotuen askatasuna exijitzeko eta Ertzaintzaren bortizkeria salatzeko manifestazioa burutu du Ernaik arratsaldean tren geltokitik EAJren egoitzaraino.
Argazkiak
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!