Manifestazioa deitu du Ernaik goizeko atxiloketak eta Ertzaintzaren oldarraldia salatzeko
Ehunka ikasle batu dituen manifestazioaren ondotik, Ernaiko kideek trenbidea moztu dute Gasteizko tren geltokiaren parean "gazteok independentzia" leloa daraman pankarta batekin. Ertzaintza gazteen aurka oldartu eta 17 pertsona atxilotu ditu. 19:30etarako deitu du manifestazioa Ernaik Gasteizko tren geltokitik.
19 izan dira Ertzaintzak gaur gasteizen atxilotutako gazteak, Ernaik deitutako manifestazioaren ostean trenbidea mozten ari zirenen aurka oldartu ostean. Bortizki egin dupoliziak manifestarien aurka eta tentsio uneak bizi izan dira.
Lakuara eraman dituzte atxilotu guztiak, tartean adingabeko asko. Gutxinaka ari dira atxilotuak askatzen eta oraindik hainbat gazte daude komisaldegi barruan. Ernaik manifestazioa deitu du 19:30etan Gasteizko tren geltokitik. «Ez dugu onartzen! Euskal Gazteria Aurrera!» lemapean atxilotu guztien askatasuna exijituko dute.
Manifestazio jendetsua
12:00etan abiatu da «Ez dugu onartzen» lemapean Andra Mari Zuriaren plazatik Ernaik antolatutako manifestazioa. Goizetik paroak deitu dira ikastetxeetan eta ehunka ikasle batu dira deialdira.
«Espainiar autoritarismoaren eta INjustiziaren aurka» hartu dituzte kaleak, Altsasuko gazteen aurkako epaia eta erreferendumaren ondotik epaituak eta zigortuak izan diren buruzagi independentisten aurkako epaia salatu dituzte horrela. «Herrien autodeterminazio eskubidea» ere aldarrikatu dute.
Foru plazan bukatu da manifestazio jendetsua eta jarraian ehunka gazte elkartu dira Gasteizko tren geltokiaren parean trenbidea mozteko.
Ertzaintzaren karga
Trenbidea moztu bezain laster Ertzaintza agertu da eta gazteek tren-geltokitik ospa egingo zutenean, haien aurka oldatu dira ertzainak.
Hasierako zenbaketa baten arabera, 17 gazte atxilotu ditu guztira Ertzaintzak eta eskuburdinak jarri dizkiete.
https://twitter.com/1234567ale9/status/1184795763177644032?s=19
Hala Bediko kazetari baten aurkako erasoa
Ertzaintza gazteak atxilotzen zegoenean, polizietako bat Hala Bediko kazetari baten aurkao oldatu eta bultza egin dio.
Hala Bediko kidea kazetari gisa identifikatu ostean, Ertzaintzaren erantzuna hurrengoa izan da: «Eres periodista, pero eso no te da derecho a muchas cosas».
Atxilotutako gazteak tren geltokitik atera dituzte pic.twitter.com/ZsTjDQGKBC
— Hala Bedi (@halabedi) October 17, 2019
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!