Judimendiko Gazte Asanbladak joko aretoaren aurka borrokan jarraituko duela adierazi du
Oharra kaleratu du Judimendiko Gazte Asanbladak Olagibel kaleko joko aretoaren irekiera berriaren harira. Urteetako borrokak auzo oso bat joko aretoaren aurka lerratzea lortu duela adierazi dute eta borroka horren aldeko hautua berretsi dute.
Ez dute amore emateko intentziorik. Horrela adierazi dute Judimendiko Gazte Asanbladako kideek Olagibel kaleko joko aretoaren irekiera berriaren harira kaleratutako oharrean.
Atzo zabaldu zituen berriz ateak Judimendi auzoan aurkitzen den Olagibel kaleko joko aretoak. Establezimenduak bi hilabete baino gehiago zeramatzan itxita, irailean Gazte Asanbladak bultzatutako «Judimendik joko aretoari ez!» plataformak prentsaurreko bidez jakinarazi zuen bezala. Orduan joko aretoko kudeatzailea den empresak ezintasunak zituen negozioa aurrera ateratzeko inor aurkitzeko.
Irailean iragarri bezala, asanbladako kideek bazekiten joko aretoak ateak berriz zabalduko zituen eguna heldu zitekeela. Bi hilabetez eman du itxita eta, hori, «auzo botereaz eta auzo borrokaz lortutako garaipen bat» dela azpimarratu dute, «borrokak merezi du eta horretan berresten gara».
Hiru urtetako borroka luzea gorapiatu dute ere. Ekimen desberdinek, hala nola, ikastetxeetan emandako hitzaldiek, elkarretaratzeek, komertzio eta etxebizitzetan aldarria zabaltzeko sortutako baliabideek edota Euskal Herrian joko aretoen aurka burututako lehenengo manifestazioak «auzo oso joko aretoaren aurka lerratzea» lortu dutela aldarrikatu dute.
Joko aretoak ateak berriz irekitzeak «auzoaren hitza ez errespetatzea» dela adierazi dute eta «auzotarrak sistemaren txontxongilo bihurtzen dituen fabrika horri» ezetz esaten jarraituko dutela gaineratu dute, «Judimendik argi dauka: joko aretoari ez!».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!