Gaztetxeko oholtza hartuko du berriz Muinoko Hotsak ekimenak
Larunbatean eskainiko du Muinoko Hotsak ekimenak ikasturteko lehen kontzertua, Dupla eta Mocker`s taldeak arituko dira Gaztetxeko oholtza gainean. Kontzertu gehiago iragarri dituzte.
Gasteizko Gaztetxeak eta Hala Bedi irratiak elkarlanean antolatutako «Muinoko Hotsak» egitasmoa gaztetxekoeszenatokira itzuliko da larunbat honetan, urriak 19; talde arabar batez eta kanpoko beste banda batez osatutako kontzertu bikoitzen ikasturteko lehenengo edizioa. Ikasturteko estreineko kontzertua larunbatean egingo dute, hurrengo kontzertu guztiek, ohikoa den bezala, ostiral gauak girotuko dituzte.
Dupla eta Mocker’s taldeak arituko dira oholtza gainetik. Dupla bikote aguraindarra «kultura berritzeko asmoz» dator, musika urbanoa ardatz duen proiektu berritzaile batekin. Mocker’s talde durangarrak, berriz, rock alternatibo soinuak ekarriko ditu Gasteizera.
Bigarren kontzertu bat ere iragarri du dagoeneko «Muinoko Hotsak» egitasmoak. Azaroaren 22an izango da, ostirala, Izaki Gardenak eta Occhi Di Farfalla bandak elkartuko dira Gaztetxean.
Soinua eta Irudia Arte Eskolan bat eginik
Bien bitartean Arte eta Ofizio Eskolan aurreko edizioetako kartel, argazki eta sarreren erakusketa antolatu dute «Muinoko Hotsak-eko» lagunek. Urriaren 31ra arte egongo dira erakusketako ateak zabalik.
Dagoeneko dozenatik gora dira «Muinoko Hotsak-ek» antolatutako kontzertuak. Besteak beste Sumision City Blues, Anari, The Dealers, Joseba Tapia, Inoren Ero Ni, Vicepresidentes, Moonshakers, Kabbalah, Willis Drummond, Kaskezur, Joseba B. Lenoir, Libe, Anestesia, Lumi, eta beste hainbat igaro dira Gaztetxetik.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!