Kataluniako preso politikoen aurkako epaia salatzeko ehunka pertsona atera dira Arabako plazetara
Ehunka lagunek babestu zituzten atzo preso politiko Katalanak Auzitegi Gorenaren epaiaren aurrean. Astean zehar mobilizazio gehiago burutuko dira.
Kalera atera ziren atzo Arabako herri ugaritan Auzitegi Gorenak Kataluniako buruzagi subiranistei jarritako espetxe zigorrak salatzeko. Laudion, Aramaion, Gasteizen, Amurrion, Legution, Zuian, Zigoitina, Gasteizen, Bastidan, Oionen eta Artziniegan ehunka lagun batu ziren Gure Esku Dago-k deitutako mobilizazio zaratasuetan.
Mobilizazioek ez dute etenik
Gure Esku Dago-k manifestazio nazionala deitu du urriaren 19rako, larunbata, Donostian. Erreferendumaren zilegitasuna babestuko dute bertan.
Aste honean zehar biderkatu egingo dira Herri Katalanaren aldeko mobilizazioak. Gaur bertan elkarretaratzea egingo dute EHUren Gasteizeko kanpusean, Ikasle Abertzaleakek deituta, 12:45etan Elurretan.
Urriaren 17an, Katalunian burutuko den Greba Orokorrarekin bat eginik, mobilizazioak deitu ditu Ernai-k Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Gasteizen 12:00etan jarri dute hitzordua Andra Mari Zuriaren plazan. 11:30etan EHUko kanpuseko Elurretatik ikasle zutabe batek egingo du bat mobilizio horrekin.
Auzitegi Gorenaren epaia
Espainiako Auzitegi Gorenak espetxe zigorra ezarri die Kataluniako 2017ko urriaren 1eko erreferendumagatik epaitu dituen bederatzi buruzagi independentistari.
Sedizio delituagatik zigortu ditu Auzitegi Gorenak bederatzi horiek: guztira 100 urteko espetxe zigorra ezarri diete. Zigor handienak Oriol Junquerasi eta Generalitateko kontseilari zirenei ezarri dizkie. Espetxe zigorrarekin batera, inhabilitazioak ere ezarri ditu.
Zigorrak:
- Oriol Junqueras: Generalitateko presidenteorde zenari 13 urteko espetxe zigorra ezarri dio.
- Raul Romeva: Atzerri kontseilariari, 12 urteko zigorra.
- Joaquin Forn: Barne kontseilariari, 10 urte eta erdiko zigorra.
- Jordi Turull: Presidentetza kontseilariari, 12 urteko zigorra.
- Jordi Rull: Lurralde Antolaketa kontseilariari, 10 urte eta erdiko zigorra.
- Dolors Bassa: Lan eta Gizarte Gaietarako kontseilariari, 12 urteko zigorra.
- Carme Forcadell: Parlamentuko presidenteari, 11 urte eta eediko zigorra.
- Jordi Sanchez: ANCko presidenteari, 9 urteko zigorra.
- Jordi Cuixart: Omniumeko presidente zenari, 9 urteko zigorra.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!