Mobilizazioak deitu dituzte Kataluniako preso politikoen aurkako epaia salatzeko
Gure Eskuk elkarretaratze zaratatsuak deitu ditu Araban Auzitegi Gorenaren sententzia salatzeko.
Espainiako Auzitegi Gorenak espetxe zigorra ezarri die Kataluniako 2017ko urriaren 1eko erreferendumagatik epaitu dituen bederatzi buruzagi independentistari.
Sedizio delituagatik zigortu ditu Auzitegi Gorenak bederatzi horiek: guztira 100 urteko espetxe zigorra ezarri diete. Zigor handienak Oriol Junquerasi eta Generalitateko kontseilari zirenei ezarri dizkie. Espetxe zigorrarekin batera, inhabilitazioak ere ezarri ditu.
Zigorrak:
- Oriol Junqueras: Generalitateko presidenteorde zenari 13 urteko espetxe zigorra ezarri dio.
- Raul Romeva: Atzerri kontseilariari, 12 urteko zigorra.
- Joaquin Forn: Barne kontseilariari, 10 urte eta erdiko zigorra.
- Jordi Turull: Presidentetza kontseilariari, 12 urteko zigorra.
- Jordi Rull: Lurralde Antolaketa kontseilariari, 10 urte eta erdiko zigorra.
- Dolors Bassa: Lan eta Gizarte Gaietarako kontseilariari, 12 urteko zigorra.
- Carme Forcadell: Parlamentuko presidenteari, 11 urte eta eediko zigorra.
- Jordi Sanchez: ANCko presidenteari, 9 urteko zigorra.
- Jordi Cuixart: Omniumeko presidente zenari, 9 urteko zigorra.
Mobilizazioak, Gure Eskuk deituta
Gure Eskuk deituta, mobilizazio ezberdinak egongo dira datozen orduetan Araban. Erreferenduma ez da delitua. Askatasuna. lemapean, elkarretaratze zaratatsuak iragarri dituzte:
- Gasteiz, urriak 14, astelehena: 19:30ean Andra Mari Zuriaren Plazan.
- Amurrio, urriak 14, astelehena: 19:00etan Juan de Urrutia Plazan.
- Laudio, urriak 14, astelehena: 19:00etan Herriko Plazan.
- Zuia, urriak 14, astelehena: 20:00etan plazan.
- Zigoitia, urriak 14, astelehena: 20:00etan bidegurutzean.
- Legutio, urriak 14, astelehena: 19:30 plazan.
- Bastida, urriak 14, astelehena: 20:00 plazan.
- Urduña, urriak 14, astelehena: 19:30 Foru Plazan.
- Oion, urriak 14, astelehena: 19:30 plazan
Gazte mobilizazioak ostegunean
Ernai gazte antolakundeak mobilizazioak deitu ditu ostegunerako, urriak 17, Hego Euskal Herriko hiriburuetan. «Ez dugu onartzen» lemapean «espainiar INjustiziaren» aurka mobilizatuko dira, Altsasuko gazteen aurkako eta Kataluinako agintari subiranisten epaiak arbuiatuz. Gasteizen eguerdiko 12:00etarako egin dute deialdia, Andra Mari Zuriaren plazan.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!