Herri Kurduaren aldeko elkarretaratzea egingo dute gaur arratsaldean
Turkiak Rojavaren aurkako eraso militarra abiatu zuen aste honetan. Hori salatzeko elkarretaratzea egingo dute Andra Mari Zuriaren plazan, "Rise up 4 Rojava" lemapean.
«Herri Kurduaren aurkako genozidioa» gaitzesteko elkarretaratzeak egingo dituzte gaur arratsaldean Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Gasteizen Andra Mari Zuriaren plazan jarri dute hitzordua, arratsaldeko 19:00etan.
AEBko tropek Hego Kurdistanetik alde egitearekin batera Turkiak honen aurkako erasoari ekin dio aste honetan bertan. Rojavaren aurka abiatutako operazio militar berri hau, «Sistema Kapitalista Patriarkarra zalantzan jartzen ari den konfederalismo demokratikoaren kontrako erasoa» ere badela adierazi dute mobilizazioen deitzaileek.
Honen aurrean inperialismoaren aurka eta «herrien eta proiektu iraultzaileen» defentsan kalera ateratzeko deia luzatu dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!