Elkarretaratzea egin zuten atzo sindikalismoaren aurkako jazarpena salatzeko
21 hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote LABeko kide bati. Horren aurrean elkarretaratze deitu zuen atzo sindikatuak Justizia Jauregiaren aurrean.
Iruñeko La Sangiovesa jatetxeko lan gatazkan protesta sindikal bat bozgorailu batekin dinamizatzeagatik 21 hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote LABeko kide bati. Maiatzean ezarri zuen zigorra Iruñeko auzitegiak, orain aurkeztutako helegitearen erantzunaren zain dago Imanol Salinas sindikalista. Maiatzeko epaia berretziz gero espetxean aurkeztuko ez dela iragarri du.
Hori salatzeko elkarretaratzea burutu zuen LABek atzo Gasteizko Justizia Jauregiaren aurrean. Sindikalismo konprometitu, aktibo eta eraginkor baten aldeko mezua zabaldu zuen bertan, «Langileek, eta bereziki sektore prekarizatuenek inoiz baino gehiago behar duten tresna».
Borroka sindikala jazarria
La Sangiovesa jatetxeko lan gatazka bakarrik ez, Huerta de Peraltako borrokak ere jazarpen judiziala pairatzen ari da. Bertako langile bati 2.500euroko isuna eta urtebeteko kartzela zigorra ezarri diote. Hori bakarrik ez, fiskaltzak urte beteko kartela zigorra eskatu du LABeko bi kiderentzat Huerta de Peraltako sarrera furgoneta batekin oztopatzeagatik, horietako bat Imanol Salinas bera.
Orotara, Huerta de Peraltako protestak eta mobilizazioak direla eta 19.393 euro batzen duten 45 isun jaso direla jakinarazi du LAB sindikatuak.
Manifestazioa Iruñean
Larunbat honetan manifestazioa burutuko dute Iruñean «Borroka sindikala aurrera» lemapean, LABek jasandako jazarpen polizial eta juridikoa salatzeko. Manifestazioa 17:30etan abiatuko da Iruñeko Autobus geltoki zaharretik.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!