Klimaren alde kaleak hartuko dituzte Gasteizen ere
Fridays For Future Gasteizek irailaren 27an burutuko den klimaren aldeko nazioarteko greban parte hartzeko deia luzatu du. Elkarretaratzea egingo dute Plaza Berrian eta aldarrikapen propioak mahaigaineratu.
Ostiral honetan burutuko da Klimaren Aldeko Nazioarteko greba, Fridays For Future mugimenduaren ekimenez. Gasteizen ere antolatu dira mobilizazioak grebaren testuinguruan, ostiralean 12:00etan Plaza Berrian egingo dute elkarretaratzea.
Fridays For Future Gasteiz da mobilizazioaren deitzailea eta Estatu mailako manifestura atxikitu dira. Halaber, Fridays for Future Gasteizek aldarrikapen propioak jarri ditu mahaigainean.
Neurri zehatzak Gasteiztik larriladi klimatikoa gelditzeko
Gasteizko Udalari hiru neurri zehatz luzatu dizkiote Klima Larrialdiari erantzuteko: Hiriko garraio publikoa dohainik izatea, udal empresa bat sortzea energia berriztagarrien produkzio eta distribuziorak eta, azkenik, udalak Ryanair aeorlineari Forondan operatzeagatik ematen dizkion dirulaguntzak eteta.
Nazioarteko greba
Ostiralean Klimaren aldeko nazioarteko greba burutuko bada ere, astelehenetik hasita aste osoan zehar luzatuko dira klima larrialdia eteteko mobilizazioak. Dagoeneko milaka eta milaka pertsona dira mundu mailan Fridays For Future-ren deialdiari jarraiki kalera atera direnak.
Moblizazioekin bat egiten duten antolakunde eta eragileek larrialdi klimatikoa deklaratzeko deia luzatu nahi diete erakunde eta gobernu desberdinei. Negutegi efektua sortzen duten gasen emisioa zerora murrizteko ere exigitu diete mundu mailako agintariei, «tenperatura globala 1,5ºC-tik gora igo dadin saihestea gizartearen lehentasun bat izan behar da» azpimarratu grebaren deitzaileek.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!