Goian-ek ikasturte berrirako ekintzen programa aurkeztu du
Izena emateko epea datorren irailaren 30ean amaituko da, eta orduan hasiko dira 2019/2020 ikasturteko ekintzak. Goianeko "delikatessena" zer den azaltzeko bideo bat aurkeztu dute.
Kultur jarduerak, kirol jarduerak eta helduentzako elkar topatzeko espazioak izango dira Gasteizko Alde Zaharreko egitasmo hezitzaile honen ekimen nagusiak. Goian-ek argi azaldu du aurtengo proiektuaren oinarria: «Elkarbizitzan sakontzea bilatzen dugu, pertsona, eragile eta erakundeen arteko komunikazio eta elkarlanaren bitartez».
Eta nola egiten dute hau? Aisialdiaren eremuan lan egiten du Goianek, «auzoko haur eta gazte guztiek auzoan ikasi eta gozatzeko» kalitatezko eskaintza zabal batekin.
Modu berean, talde guztietan parte hartzea, hezkidetza, euskara, aniztasuna, elkar zaintza eta komunitatearekin lotura balore gisa lantzen dituzte. Gainera, urtean zehar ekintza bereziak ere egin ohi dituzte, egitasmoan parte hartzen duten pertsona guztiei irekiak: irteerak, udalekuak, inauteriak eta auzo ekimenak, besteak beste.
Izen-ematea irailaren 9an ireki zen, eta hilabete honen amaierara arte luzatuko da. Horretarako, Goianeko bulegoa -Eskola kaleko Gasteiz Txiki Auzo Elkartean- zabalik egongo da asteartetik ostiralera, 11.00etatik 13.30era arte eta 16.00etatik 17.30era arte.
Urteko kuota 40 eurokoa da ekintza bakoitzeko. Hala ere, beharrezkoa bada, parte hartzaileek “elkarlan bekak” eskura izango dituzte eta ordaintzeko erraztasunak jarriko ditu Goianek. Ordainketa agiria eta izen emate orria beteta Goianeko bulegora eraman behar direla argitu dute.
2019/2020 ikasturteko ekintzen programa
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!