Panificadora Alavesak 100.000 euroko kalte-ordaina ordaindu beharko dio langile ohi bati
Panificadora Alavesa enpresak, "erlazio laboral onak hondatzeagatik", 100.000 ordiandu beharko dizkio behargin bati CCOO sindikatuak jakinarazi duenaren arabera.
EAEko Justiza Jauregiak ebatzi duen bezala, Panificadora Alavesak 100.000 euroko kalte-ordaina ordaindu beharko dizkio bertako langile ohi bati, enpresak «beharginaren interesen kontrako jarrera argia» mantentzeagatik. Langilea 1987. urtetik zeraman plantillan.
CCOO sindikatuak eman du sententziaren berri. Enpresak denbora luzean langilearekiko zituen egin beharrak urratu izana ebatzi du Justizia Jauregiak. E.M.R. behargina behin baino gehiagotan jo behar izan epaitegietara lan baldintzen moldaketa larriak, opor egutegiaren aldaketak edo erreklamazio ekonomikoak tarteko. «Enpresa tematuta egon da langilearen lan eskubideak ukatzearekin» salatu dute CCOO sindikatutik.
Enpresa lantaldearen bilkura deitzera heldu zen, bertan, gainerako beharginen aurrean, kaltetutako langilea ekoizpenari kalte egiteko helburuarekin errendimendua nahita apaldu izana leporatzeko. Une horretan sortutako tentsioak eraman zuen E.M.R. Ertzaintzarengana jotzera CCOOk publikatutako oharrean azaltzen denaren arabera.
Enpresak auzitan
CCOO kaleratutako oharrean ohartarazi du horrelako praktikak dituzten enpresak auzitan jarriko dituztela eta hauek iritzi publikoari jakinaraziak izango direla. Praktika hauek etika gabekoak eta justifika ezinak dira sindikatuarentzat eta langileentzako «tratu etikoa» exijitu du.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!