G7tik aste betera, lapurtar bat Gasteiztik mugaz bestaldera kanporatu du Ertzaintzak
Gasteizko autobus geltokira heltzean hiru patruila zituen zain, iraileko lehen asteburuan. Irailaren 5a arte Biarritz-Donostia gunetik irtetea debekatua zuela esan, eta bueltako autobusa hartzera behartu zuen Ertzaintzak. Ez du debekuaren agiririk jaso. through Argia.eus
Irailaren lehen asteburuan jaso zitzaionaren kontakizuna egin dio ARGIAri Julen Arozena (izen asmatua) gazte lapurtarrak. Herri mugimenduko militantea da Arozena, eta Lapurditik Gasteizera bidaiatu zuen asteburuan. Errekaleor auzo okupatuan euskara klaseak ematen ditu, eta hara heltzeko asmotan Donostia-Gasteiz autobusa hartu zuen aurretik.
“Gasteizko geltokira iristean hiru ertzain auto zeuden nire zain, eta atzera Donostiara bidali ninduten autobusean”, dio Arozenak. Ertzainek G7arekin lotu zuten haien ekinbidea, gailurra zein kontragailurra aste bat lehenago amaituak baziren ere. Mugitzeko debekua zuela jakinarazi zioten, eta debeku hori egun batzuez luzatzen zela oraindik ere: “Esan zidaten irailaren 5a arte ezin nuela Donostia eta Biarritz arteko erradiotik irten”. Debekuaren inongo jakinarazpen ofizialik ez zioten eman, ez erakutsi ere momentuan. “Etxera ere ez zait ezer iritsi”, dio lapurtarrak.
G7 ostean, “hobeto kontrolatzeko”
Gasteizko geltokiko gertaera tentsioz bizi izan zuen Arozenak: “Uneoro inguratuta, jendea ondotik pasatzen, eta ordu erdira hurrengo autobusean sarrarazi ninduten”. Ertzainek “ondo kontrolatu” nahi zutela esan zioten, eta kontrol hori “hobeto” egiteko ezarri ziotela Donostiatik harago mugitzeko debekua. Bueltako autobusean Donostiara heltzean patruila bat zuen zain gazteak, “alde egiten ote nuen kontrolatzen”.
Lapurtarrak uste du herritik Donostiara bidean poliziak jarraitu egin zuela, bere autoan mugitu baitzen, eta Donostiako geltokian Gasteizko autobusa hartzen ikustean, abisua pasa zutela Arabako hiriburura. Irailaren 12an hitz egin dugu Arozenarekin, eta oraindik ere bere inguruan jarraipenak eta bestelako kontrol neurriak antzematen dituela dio.
Kontra-gailur bitartean, bost kontrol
Ondoren ez ezik, kontra-gailur bitartean ere jazarpen polizial estua sufritu zuen lapurtarrak: “Kontra-gailurraren astean jendarmeen bost kontrol pasa nituen, ordu betekoak-eta. Horietako bitan miaketan eskuak potroetan sartu zizkidaten, irainka ari zitzaizkidan… Oso kontrolatua nengoen. Kalez jantzitako poliziak atzetik uneoro. Nabari nuen herritik ezin nuela irten ere egin”. Militantea izateagatik ari zaizkiola jazartzen eta kontrolatzen uste du gazteak.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!