Lau ikasle identifikatuak izan ziren EHUko ikasturte akademikoaren hasiera ekitaldian
EHUk ikasturte akademikoaren hasiera ekitaldia egin zuen atzo Gasteizko Letren Fakultatean. LABek, EHUko garbitzaileek eta Ikasle Abertzaleakek elkarretaratzea deitu zuten. Lau ikasle identifikatuak izan ziren.
Ikasturte akademikoari hasiera eman zioten atzo Gasteizko Letren fakultatean. Nekane Balluerka EHUko errektorea, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Gorka Urtaran Gasteizko alkatea izan ziren ekitaldian besteak beste.
LABek eta EHUko garbitzaileek elkarretaratzea egin zuten ekitaldiaren atarian. Garbitzaileak hilabeteak daramatzate lan hitzarmen duin baten aldeko borrokan. Ikasle Abertzaleak antolakundeak ere dialdia luzatu zuen «Ez zarete ongi etorriak» lelopean.
Kalitatezko unibertsitatea ezbaian
LAB sindikatuak unibertsitatean bizi diren prekarizazioa eta diskriminazioa salatu zituen atzoko elkarretaratzean; «ikasturte akademikoaren hasiera ekitaldian proiektatu nahi den gatazka ezaren irudi positiboaren aurrean».
Besteak beste, finantziazio falta, langileen egonkortasun eza, lan baldintza kaskarrak edota euskarak duen presentzia urria izan ziren mahaigaineratu zituzten aldarriak
Presentzia poliziala
Presentzia poliziala handia izan zen atzoko elkarretaratzean. Ertzaintzak mobiliazioetan bildutakoak Letren Fakultateko ataritik kanporatu zituen eta Ikasle Abertzaleakeko lau ikasle identifikatuak izan ziren Haraba.info-k jakinarazi duenez.
LABek okupazio poliziala salatu eta «EHUko gobernu taldearen Segurtasun Sailarekiko morroitza« gaitzetsi du.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!