“Munduko emakumeen janak Aiaraldean” antolatuko dute lehenbizikoz, kulturartekotasuna eta ahizpatasuna saretzeko
Aiaraldea Ekintzen Faktoriako feminismo lantaldeak "Munduko emakumeen janak Aiaraldean" dinamika abiatu du. Ostiralean egingo dute aurkezpena Amurrioko Kultura Etxean, 18:00etan. through Aiaraldea.eus
«Munduko emakumeen janak Aiaraldean» ekimenaren helburua da eskualdeko kultura ezberdinetako emakumeak saretzea, elkar ezagutzea.
Zehazki, egun osoko topaketa antolatuko dute, baina ez dute egitaraua aurreratu, «hainbat kulturetako emakumeak elkartzea nahi dugu, eta guztion artean adostuko dugu programazioa».
Xedeak, ordea, argi dituzte: eskualdeko kulturak identifikatu eta saretzea, ahizpatasunari bide ematea eta ahalduntzea.
Hori guztia nola gauzatuko duten galdetuta, proiektuaren zertzelada nagusiak azaldu ditu Garazi Martin Bidegurenek: «Udan inguruko hainbat emakumerekin harremanetan jarri gara dinamikan parte hartzera gonbidatzeko. Eskualdean bizi diren emakumeen eskutik, arroza bakoitzaren herrialdean nola prestatzen duten bilduko dugu errezeta formatuan. Modu horretan hemen bertan ditugun herrialdeak, hizkuntzak eta komunitateak bistaratuko ditugu. Jakina, Aiaraldea Ekintzen Faktorian ohi dugun bezala, guzti hori euskaraz jaso eta zabalduko dugu».
Egitasmoaren baitan ikus-entzunezkoak aurreikusi dituzte, «bideo-errezetak». Dinamikan parte hartu nahi duten neskei «zubigile» izateko gonbita luzatu diete, «kulturen arteko zubiak eraikitzeko».
Antolaketan laguntzeko prest dagoen orori feminismoa@aiaraldea.eus posta elektronikora mezua bidaltzeko eskatu diote.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!