Iñaki Etaio (Askapena): “Chavezek zioen modura, comunak dira sozialismoa erditzeko gunea”
Urrian 32 urte beteko dituen Askapena erakunde internazionalistak aurten ere brigadak antolatu ditu munduko hainbat herrialdeetan zehar.
Gaurkoan Venezuelara egindako brigadaren inguruan mintzatu gara Hizpidean, bertan parte hartu zuen Iñaki Etaio eduki baitugu gurean.
Venezuelako egoeraren errepasoa egin ondotik, leku desberdinetan egon zirela kontatu digu. Lehenik, Caracasen 10 egun eman zituzten, auzo eta erakunde desberdin askorekin topaketak antolatuz; Trump-en aurkako martxa nazional batean hartu zuten parte; eta Altos del Iris comunako esperientzia ere ezagutu zuten.
Bertzetik, landa gunean ere ibili ziren. Hiru departamentu ezagutu zituzten: Barinas, Apure eta Lara. Horietan Ciudad Comunal Simón Bolívar eta El Maizal Comuna ezagutu zituzten.
Bukatzeko, hurengo ostegunean, irailak 12, Hala Bedi Tabernan, arratsaldeko 18:30etan egongo den hitzaldirako gonbidapena zabaldu du.
-
Hizpidea: Iñaki Etaio (Askapena): “Chavezek zioen modura, comunak dira sozialismoa erditzeko gunea”00:20:55
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!